Marrazki bizidunetatik nor da?Version en ligne Pertsonaia ezagunak ikusiko ditugu irudian. Aldiro, kopla batean pertsonaia bat deskribatuko zaigu. Irudian klikatu beharko dugu, nor den. par Bertsoikasgela.eus bertso jolasak 1 Etxe xelebrea du piña itsasoan / itsas-izar arrosa bat dauka ondoan 2 Dragoi bolaren bila pizten du radarra / motoan ibiltzen den ile-urdin makarra 3 Zentral nuklearrean jaten du donutsa / tripan zerbeza dauka, buruan zerrautsa. 4 Mendian ardiekin pozik ta saltoka / aitonaren etxean gustura dago ta. 5 Esploratzaile honek hartu du motxila / linternarekin doa abentura bila. 6 Beretzat idoloa da Ultraeroia / amak atera dio buruan txintxoia. 7 Elkarren ahizpak dira talde hirukoitza / euren atzetik dabiltz sorgina ta hontza. 8 Zeruan dabil hegan ta galtzontzilotan / gaiztoekin borrokan ari da askotan. 9 Londresen nabarmena da bere autoa / traje marroiarekin dabilen tontoa. 10 Nobita maitemindu egin da berekin / abenturatan dabil Doraemonekin. 11 Zaldi pintto bat dauka ikaragarria / pekak, galtzerdiak ta mototsa gorria. 12 Umetan bizikletan ta galtza motxetan / txikia, baina eskasa ez zen bertsoetan!