Marrazki bizidunetatik nor da?Version en ligne
par Bertsoikasgela.eus bertso jolasak
1
Etxe xelebrea du piƱa itsasoan / itsas-izar arrosa bat dauka ondoan
2
Dragoi bolaren bila pizten du radarra / motoan ibiltzen den ile-urdin makarra
3
Zentral nuklearrean jaten du donutsa / tripan zerbeza dauka, buruan zerrautsa.
4
Mendian ardiekin pozik ta saltoka / aitonaren etxean gustura dago ta.
5
Esploratzaile honek hartu du motxila / linternarekin doa abentura bila.
6
Beretzat idoloa da Ultraeroia / amak atera dio buruan txintxoia.
7
Elkarren ahizpak dira talde hirukoitza / euren atzetik dabiltz sorgina ta hontza.
8
Zeruan dabil hegan ta galtzontzilotan / gaiztoekin borrokan ari da askotan.
9
Londresen nabarmena da bere autoa / traje marroiarekin dabilen tontoa.
10
Nobita maitemindu egin da berekin / abenturatan dabil Doraemonekin.
11
Zaldi pintto bat dauka ikaragarria / pekak, galtzerdiak ta mototsa gorria.
12
Umetan bizikletan ta galtza motxetan / txikia, baina eskasa ez zen bertsoetan!