Relier Pairs KR NOLA SALTZEN DIGUTEVersion en ligne Zutabeak erlazionatu elikagaien derrigorrezko informazioa ezagutzeko. par bilbao KBilbao 1 EDUKI GARBIA 2 ERABILTZEKO ARGIBIDEAK 3 IRAUNGITZE DATA edo GUTXIENEKO IRAUPEN-DATA 4 KONTSERBATZEKO JARRAIBIDEAK 5 NUTRIZIO-INFORMAZIOA 6 ELIKAGAIAREN IZENA 7 IZEN KOMERTZIALA 8 ENPRESAREN IDENTIFIKAZIOA 9 LOTEA 10 OSAGAIEN ZERRENDA Produktua nola kontserbatu esaten digu, ahalik eta ondoen mantentzeko. Produktu baten balio energetikoa, koipeak, koipe saturatuak, karbohidratoak, azukreak, proteinak, zuntza eta gatza adierazten dituen taula. Informazioa 100gr, 100ml edo zati batean agertuko da. Produktuan erabiltzen diren elikagai guztiak hartzen ditu barne, handienetik txikienera. Alergiak edo intolerantziak eragin ditzaketen substantziak bereizita agertuko dira. Ontzian edo paketean dagoen produktu-kopurua da. Elikagaiak kontsumitzeko nola prestatu behar dugun adierazten digu. Lehenengoak elikagaia segurua den arte adierazten digu. Data horretatik aurrera, ez genuke produktua kontsumitu behar, osasunean kalteak eragin baititzake. Bigarrenak dio ordura arte, kontserbazio baldintza egokietan, produktuak bere propietate guztiak mantentzen dituela. Elikagai-enpresako operatzailearen izena edo izen soziala eta helbidea. Zer produktu den adierazten digu, adibidez kakao krema. Markaren izena edo produktua bereizten duen fantasiazko izena da. Produktuaren lotea identifikatzen duen zenbakia.