Relier Pairs LOTU EGOERA ETA ESAERA ZAHARRAVersion en ligne Esaera zaharren esanahia ulertzeko par Amaia Ugarteburu 1 DAKIENAK HARTZEN, DAKIKE EMATEN 2 NOR BERE ZOROAK BIZI DU 3 AURREAN EZ DAGOENA MAISEATUA IZAN OHI DA. 4 BUZTANA LASTOZKOA DUENA SUAREN BELDUR 5 ASKOREN MINA, TONTOEN ATSEGINA 6 INOREN ZER ESANGOAK LOTZEN DIZKIZU ZANGOAK 7 DEUS EZ: BEGIAN ON DA, SAKELAN EZ 8 ERRATZ TXARRAZ, BAZTERRAK NARRATS Italiako erregeak laguntza eskatu zion Frantziako Napoleon III enperadoreari Austriarren kontra borroka egiteko. Trukean, Niza hiria eta inguruak eman zizkion. Denak pozik, austriarrak izan ezik. 1982ko otsailaren 23an, Espainiako militarrek boterea eskuratzeko saioa egin zuten, tropak kalera aterata. Ehunka anarkista, komunista, sozialista, abertzale eta sindikalistak Ipar Euskal Herrira jo zuten, badaezpada ere. Macias zaldunak Elvira andrea maite zuen; Elvirak ere maite zuen Macias, baina ezkonduta zegoen, eta ez zion kasurik egiten bere ohorea onik eta salbu edukitzearren. Azkenean, ez ohorerik, ez amodiorik, ez ezer (gehiago jakin nahi duenak irakur dezala Mariano Jose Larraren “El doncel de Don Enrique el Doliente” eleberria, 1834). Borondaterik onenarekin, Egiptoko Gobernuak Gizeko esfingea berriztatzeko agindu zuen 1980an. 7 urtez aritu ziren, eta morteroa erabili zuten. Handik gutxira, desegin egin behar izan zuten konponketa osoa, morteroak onura baino kalte egiten zolako estatuari. Nire lagun batek bide bitxia du oporretarako itsulapikoa betetzeko: Espainiakoak ez diren txanponak soilik gordetzen ditu. Txarrena da inguruko guztien diru-zorroak ere arakatzen dituela horrelako txanponen bila. Ni euskara irakaslea naiz, eta gure lanbidean ez da asko kobratzen; halere, funtzionarioen soldata-murrizketak, enpresa itxierak, ERTEak, langabezia eta beste ikusita, uste dut ez nagoela horren txarto. Telebilbaoko aurkezle baten “txistea”: Zergatik joaten dira neskak binaka komunera? Bada, bat bakarrik joango balitz, kanpokoek bera kritikatuko luketelako. Aste santu honetan, oso egoera bitxia ezagutu dugu guztiok: euria egin du zenbait egunetan, baina euriari buruzko iritziak ezin kontrajarriagoak izan dira: hala, ostalari eta hoteletako jabeak kexu ageri dira, eguraldiak turistak uxatu dituelakoan; nekazari-abeltzainak, berriz, pozik daude, sikate luzea konpondu delako, neurri batean.