Entzumena. B1. Version en ligne Izaskun Andonegiri egindako elkarrizketa entzungo duzu. Gobernuz Kanpoko Erakunde bati buruz hitz egingo du. par Cristina Mujika 1 Noiz sortu zen “Kalkuta ondoan” Gobernuz Kanpoko Erakundea? a Duela urte batzuk, 1999an. b Duela hamar urte, 2000.enean. c Duela dozena bat urte, 1998an. 2 Indiarekin noiz izan zuen lehen harremana Izaskunek? a Hiru bat urte lehenago, lagun batekin joan zen. b Urte batzuk lehenago joan zen bere senarrarekin c 2000. urtean joan zen senarra eta seme-alabekin. 3 Zertan jardun zuen Izaskunek Indian? a Kalkutako Ama Teresarekin batera aritu zen. b Elkarte bat antolatzeko ikastaro bat egin zuen. c Gaixo eta behartsuei laguntzen aritu zen. 4 Zer eskaini dio elkarteak? a Indiara berriz joateko aukera. b Mundu berri bat ikusteko aukera. c Jendea ezagutzeko aukera. 5 Nor zen Dash? a Erakundean Izaskunekin batera lan egiten duen indiarra. b Gaur egun Ama Teresaren fundazioan lanean ari den indiarra. c Haiek bezala, Indiara laguntzera joan zen gizon europarra. 6 Zertan aritu ziren Dashekin elkarlanean? a Larri zegoen jendea tren geltokietatik jasotzen. b Estazioetan larri zegoen jendeari buruzko ikerketa bat egiten. c Eraikuntzan aritu ziren Dashekin. 7 Nola lortu zuten “Kalkuta Ondoan” Erakundea sortzeko dirua? a Erakundeetatik jaso zuten. b Aurreratuta zuten dirua baliatu zuten. c Dashek zuen diruari esker sortu zuten.