Hiztegia. DDBP2.Version en ligne Hiztegia. Denak du bere prezioa liburutik ateratako esaldiak aztertuz joango gara. par Cristina Mujika 1 SENAK esaten dit aurkitu dudala bila nenbilen gizona. a zentzu onak b konorteak c arimak d lagunak 2 Neurri batean adardun eta IRUZURGILEei esker bizi naiz a hiltzaile b lapur c gezurti d gezurti eta tranpati 3 ...eta HILOTZ bat tartean dagoenean detektiboek kontu handiz ibili behar dugu poliziarekin. a gorputz b gorpu c hil hotz d hil bero 4 Dena dela, JAUSTEKO ZORIAN egon arren, artean zutik zirauen. a jaustear b jaustean c jaustekotan d jautsitakoan 5 Berehala aldatu zuen, TXINTIK ESATEKE, ilehoriaren eskaria agindutzat hartuta. a tutik esan ondoren b tutik esan gabe c deus esatean d deusik ez 6 Aldakak BINBILI-BONBOLO kalerantz abiatu zen. a dinbi-danba b dinbili-danbala c kulunka d kulun-kalan 7 Baina halaxe dabil mundua, esaten nuen NEURE ARTEAN. a buruak niri b gure artean c neure buruari d buruan 8 Azkenean, ZIZPURU luze bat egin, eta jarraitu zuen. a hasperen b eneama c zotina d hotzikara 9 Zulo nazkagarri honetan LOKAMUTSek loa eragozten didate. a espiritu b alhadura c amesgaizto d zaintzaile 10 HARRI ETA ZUR gelditu nintzen, burua galduta... a su eta gar b mara-mara c ozta-ozta d aho zabalik 11 Niri ere AMUZKI erakargarri jarri didazue eta, sei mila arrazoi ... a beita b haragi c har d zizare 12 KONTUAK KONTU, gauzak ez zeuden berriketan ibiltzeko moduan. a baita b edonola c edonola ere d bederen 13 Garagardoaren mikatza ZINTZURRETIK behera lerratu bitartean... a lepo b eztarri c sama d sudur 14 Aho zabalik geratu zen, ARESTIko berebera zen eta a lehentxoago b aspaldi c antzinean d orain dela asko 15 Hatzetan zeramatzan eraztunak eta IDUNEKOaren perlak. a eskumuturreko b zamako c lepoko d belarritako