A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
K
Y
X
Q
Hasi rekin
A
(A letraz hasten da) Harreman sexualetan edo intimoetan ezinbestekoa den baimen argi, gogotsu eta informatuari deitzen zaio. Inoiz ez da suposatu behar.
Hasi rekin
B
(B letraz hasten da) Bi genero edo gehiagorekiko erakarpen erromantiko, afektibo edo/eta sexuala sentitzen duen pertsonaren orientazioa.
Hasi rekin
C
(C letra du eta Ingelesezko terminoa da) Norberaren taldeko (gehienetan neskak) beste kide batzuk gutxietsiz, kontrako sexuaren onarpena eta atentzioa bilatzen duen pertsona.
Hasi rekin
D
(D letraz hasten da) Pertsona edo talde bati tratu txarragoa edo desberdina ematea, bere sexu, genero-identitate, orientazio sexual, jatorri, sinesmen, aniztasun funtzional edo beste ezaugarri pertsonal batzuengatik,
Hasi rekin
E
(E letraz hasten da) Besteen erabakiak, gorputzak, orientazioa, identitatea, jatorria eta gaitasunak onartu eta baloratzea, inolako diskriminaziorik gabe.
Hasi rekin
F
(F letraz hasten da) Generoen arteko berdintasun sozial, ekonomiko eta politikoa bilatzen duen mugimendu eta teoria, emakumeen eskubideak eta aukerak aldarrikatuz eta genero-indarkeria salatuz.
Hasi rekin
G
(G letras hasten da eta ingelesezko terminoa) Harreman batetik (maitasunezkoa, adiskidetasunezkoa...) bat-batean eta azalpenik gabe desagertzea, komunikazio oro moztuz. Min handia sor dezake.
Hasi rekin
H
(H letraz hasten da) Genero bereko pertsonekiko erakarpen erromantiko, afektibo edo/eta sexuala.
Hasi rekin
I
(I letraz hasten da) Jaiotzean sexu-ezaugarri biologikoak (kromosomak, gonadak, genitalak) gizon edo emakume gorputzen ohiko definizio bitarrekin argiki bat ez datozen pertsonen egoera. Aniztasunaren beste adierazpen bat da.
Hasi rekin
J
(J letraz hasten da) Nahi ez den izaera sexualeko edozein jokabide (hitzezkoa, ez-hitzezkoa edo fisikoa) pertsona baten duintasunaren aurka egiten dena, batez ere giro intimidatzaile, etsai, iraingarri edo umiliagarria sortzen duenean.
Hasi rekin
L
(L letraz hasten da) Lesbiana, Gay, Bisexual, Transgenero, Queer eta beste identitate eta orientazio sexual eta genero-identitate anitzak (intersexualak, asexualak...) biltzen dituen sigla.
Hasi rekin
M
(M letraz hasten da, hitz konposatua da) Maitasunari buruzko ideia idealizatu eta askotan faltsuak, harreman toxikoak, desberdintasunak edo indarkeria justifikatzera eraman dezaketenak (adibidez, "jeloskortasuna maitasunaren seinale da")
Hasi rekin
N
(N letraz hasten den ingeleraz dagoen hitza) Norberaren argazki edo bideo biluziak edo erdi-biluziak partekatzea, batez ere sare sozialen edo mezularitza aplikazioen bidez. Beti adostasunarekin eta arriskuak kontuan hartuta egin behar dena.
Hasi rekin
O
(O letraz hasten da) Pertsona batek sentitzen duen erakarpen erromantiko, afektibo edo/eta sexual iraunkorra beste pertsona batzuekiko (heterosexuala, homosexuala, bisexuala, pansexuala, asexuala...).
Hasi rekin
P
(P letraz hasten da) Sexu-ekintzak irudikatzen dituen materiala (irudiak, bideoak, testuak), helburu nagusia sexu-estimulazioa duena. Askotan, errealitatearen ikuspegi desitxuratua, sexista eta ez-errealista ematen du.
Hasi rekin
R
(R letraz hasten den ingeleraz erabiltzen den hitza) Harreman batean (maitasunezkoa, adiskidetasunezkoa...) arrisku, abusu, kontrol edo portaera toxiko baten seinale edo abisua.
Hasi rekin
S
(S letraz hasten da) Pertsonak sexuaren arabera diskriminatzen dituen jarrera, sinesmen edo praktika, gehienetan emakumeen eta nesken kalterako, estereotipoetan eta aurreiritzietan oinarritua.
Hasi rekin
T
(T letraz haten da) Jaiotzean esleitutako sexua eta bere genero identitatearekin bat ez datorren pertsona. Bere genero-adierazpena askotarikoa izan daiteke.
Hasi rekin
U
(U letraz hasten da) Emakumearen ugalketa-aparatuko organoa, non obulu ernaldua ezarri eta fetua garatzen den haurdunaldian.
Hasi rekin
V
(V letraz hasten da eta gaztelaniaz dago) Emakumezkoen kanpoko genitalen multzoa.
Hasi rekin
Z
(Z letraz hasten da) Gizonezkoen kanpoko sexu-organo nagusia, ugalketarako, sexu-plazererako eta gernua kanporatzeko balio duena.
Hasi rekin
K
(K letraz hasten da) Kultura desberdinen arteko harreman, elkarrekintza eta elkarrizketa positiboari erreferentzia egiten dion hitza. Errespetuan, berdintasunean eta elkar aberastean oinarritua.
Hasi rekin
X
(X letraz hasten da) Atzerritarrekiko edo beste kultura, etnia edo jatorri bateko pertsonekiko beldurra, gorrotoa, arbuioa edo diskriminazioa.
Hasi rekin
Q
(Q letraz hasten da eta ingeleraz dagoen hitza) Identitate eta sexu-adierazpen normatiboetatik kanpo kokatzen den pertsona edo teoria. LGBTQ+ kolektiboaren barnean, etiketa zehatzekin identifikatzen ez diren askok aterki-termino gisa erabiltzen dute.
|