ORTOGRAFIA 8 - HITZ ELKARTUAKVersion en ligne Egizu aukera zuzena, hitz elkartuen idazkera zuzena(k) hautatuz. par Gorka Lekaroz 1 Zein dira idazkera zuzenak? Aukeratu erantzun bat edo gehiago a biologi fakultatea b biologi-fakultatea c biologia fakultatea d biologia-fakultatea 2 Bakarra dago ongi. Zein da? a Legegizon b Lege-gizon c Lege gizon 3 Bakarra da zuzena; zein? a Margotu berri b Margotu-berri c Margotuberri d Margo berri 4 Hauetako zein da zuzena? a Giza eskubideak b Giza-eskubideak c Gizaeskubideak d Giza(-)eskubideak 5 Zein da zuzena? a Diruzale b Diru-zale c Diru zale 6 Bakarra da zuzena; zein? a Parte hartu b Parte-hartu c Partehartu 7 Zein da zuzena? a Herriz herri b Herrizherri c Herriz-herri d Herri-herriz 8 Zenbat daude ongi? Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Hezkuntza arloa b Hezkuntza-arloa c Hezkuntz arloa d Hezkuntz-arloa 9 Zein dira zuzenak? Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Hizkuntza arloa b Hizkuntza-arloa c Hizkuntz arloa d Hizkuntz-arloa 10 Bakarra dago ongi; zein? a Errege-erreginak b Errege erreginak c Erregeak Azalpena 1 Ez ahaztu! -IA amaieradun elkarteetan eta NATURA, KULTURA, LITERATURA, HIZKUNTZA, ELIZA, BURDINA daramatenetan... -A kentzen baduzu, gidoia ere bai. 3 Ez ahaztu: BERRI daramaten elkarteak bananduta idazten dira beti, EZKONBERRI izan ezik. 4 Erne: EUSKAL, ERDAL, GIZA, ITSAS daramaten elkarteetan ez da gidoia onartzen. 7 Ez ahaztu errepikapena izateko LEHENDABIZIKO OSAGAIA OSORIK ERREPIKATU BEHAR DELA bigarrenean. 8 Erne! 'Hezkuntza' EZ DA hiru idazkera dituzten sei hitzetako bat ('Hizkuntza', aldiz, bai, 'Natura', 'Kultura', 'Eliza', 'Lliteratura' eta 'Burdina' bezala). Beraz, ezin diogu -A itsatsia kendu. 9 Ez ahaztu! -IA amaieradun elkarteetan eta NATURA, KULTURA, LITERATURA, HIZKUNTZA, ELIZA, BURDINA daramatenetan... -A kentzen baduzu, gidoia ere bai. 10 Gogora: JOAN-ETORRI moduko bikoteak gidoi batez idatzi behar dira.