Icon Créer jeu Créer jeu

INTIMITATEA

Compléter

Hutsuneak osatu

Téléchargez la version papier pour jouer

Âge recommandé: 14 ans
6 fois fait

Créé par

Spain

Top 10 résultats

Il n'y a toujours pas de résultats pour ce jeu. Soyez le premier à apparaître dans le classement! pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

Top Jeux

  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but
game-icon

Completar

INTIMITATEA

Hutsuneak osatu

Eli Aramendi
1

irakurtzen ezer begiak denda haserre telefonoa bolumenak iluna telebistan Gasteizera noski Isiltasuna hizketan nagusiarekin EEBBetako

Intimitatea

BILBOTIK nentorren , lineako autobusean . Nahiko berandu zen . Kanpoan ilun zegoen , eta autobusaren barnealdekoa ere nahiko giro zen . Batzuk erdi lo zetozen , beste batzuk sakelako telefonoei begira , eta nire alboko gizona eta biok liburu bana geunden , gure gainean zeuden argitxo txikiak piztuta . Esan daiteke nahiko giro intimo edo goxoa zela autobusekoa . zen nagusi . Gidariak ez zuen musika jarri , ez zuen irratiko kirol saiorik sintonizatu . Halako batean , gure atzealdean zegoen emakume batek hartu eta lagun bati deitu zion . ? ¡ Hola cariño ! ? . Bere lehen bi hitzen asaldatu gintuen denok . Burua altxatu genuen liburuetatik , sakelako telefonoetatik . . . erdi lo zetozenek ireki zituzten . Liburutegi batean norbait barre algaraka hasi balitz bezala , halako efektua izan zuten emakumearen lehen hitz gogotsu haiek . ? Qué tal cariño , nada , que voy en el bus , y he pensado voy a llamar a Esme , a ver qué me cuenta . . . ? . Elkarrizketa autopistako Aretako sarreran hasi zen gutxi gorabehera . Autopistako Altubeko irteeran oraindik zegoen , eta ez zuen elkarrizketa eten autobusa Gasteizeko lehen semaforoan gelditu zen arte . ? Nada , Esme , que ya llego , cuídate guapa , nos vemos mañana ? . Ordurako bagenekien denek arropa batean egiten zuela lan , bere arazoak zituela , poltsa bat erosi berri zuela Bilbon eta Esme bere lankidea zela . Nik , , ezin izan nuen eskuetan neraman liburuaren paragrafo bakarra irakurri eta ingurura begiratuta argi antzeman nuen gainontzekoen keinua . Hala ere , elkarrizketa bukatu ondoren , ez zion inork ere esan emakumeari . Hurrengo egunean , Trumpen irudiak ikusi nituen . Haren ahotsak eraso egin zidan , eta ez dakit zergatik aurreko egunean autobusean telefonoz aritu zen emakume hura gogoratu nuen . Hura bezala , presidentea ere intimitatean sartuta neukan . Barne barneraino . Eta haren ahotsa entzun bitartean ezin nuen ezer egin . Ez irakurri , ez pentsatu , ezta lasai egon ere . Zain geratu nintzen pantailari begira .

Karmele Jaio 2017 / 01 / 27 DEI A