Hemen, Musika Estiloei buruzko informazio eta ekintza desberdinak dituzue. Ea gustatzen zaizuen!
Kaixo guztioi, dakizuenez gaur Inauteriak ospatzen gaude. Aurtengo gaia Musika estiloak dira. Goazen hauei buruz gehiago ikastera!!!
2
MUSIKA ESTILOAK ISTORIAN ZEHAR
3
MUSIKA, DANTZA ETA MODA
Orain, Ikasbideko musika estiloei buruzko ekintza batzuk egingo dituzue.
Lotu Musika estilo desberdinak bere izenekin:
5
MUSIKA ESTILOEN MEMORY-a
Musika estilo desberdinen MEMORYa. Irudi batean klik egin eta gero, bere bikotea bilatu behar duzue. Gozatu!Musika estiloak
6
MUSIKA ESTILOEN HIZKI ZOPA
Hemen Musika estiloei buruzko Hizki-zopa. Musika estiloei buruzko hitz batzuk daude eta aurkitu behar dituzu. Norabide guztietan aurkitzen dira. Musika estiloak
Punk musika Gizartean ezarritako arauak alde batera uzteko kultur mugimendua da. Rock musika estilotik dator eta horregatik punk-rock deitzen da ere. Ameriketako Estatu Batuetan sortutako musika 1970 hamarkadan. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeak.
Punkak bere kultura eragin zuen; gazte- janzkera propio eta bereziak askatasunean oinarritutako ideología.
Rock and rolla Estatu Batuetan 1950eko hasieran sortutako musika herrikoi mota bat da.Bill Halley-k egin zuen kanta famatu hau “One, two, three o´clock, four o´clock rock”
Haren jatorria blues , country eta gospel musikaren nahastean dago. Sarritan rock and roll terminoa rock hitzaren sinonimo gisa erabiltzen da.
Reggae musika estiloa Jamaikan sortu zen 1960ko hamarkadan.
Baxu elektrikoaren anplifikazioa, erritmo
konpasdunak eta kontradenbora-akordeak eta sentipenen garrantzia ditu ezaugarri.
Reagge musika Ska musikatik dator. Euskal Herriko Ska musika estiloko talde famatua Betagarri da.
Bob Marley izan zen musikar-izar nagusiena. Mundo osora zabaldu zuen. Musika estilo hau entzuten dutenak RASTAFARIAK dira. Rastafariek
debekatua dute ilea, bizarra edota gorputz-atalak moztea ere. Hau dela
eta ilea neurrigabe hazten zaie, eta beltzek ilea oso kizkurra dutenez,
txurroak edo “rastak” sortzen zaizkie.
Disco musika genero bat da. 1970eko hamarkadan AEBetako eta Kanadako
diskoteketan jaio zen, eta Rhythm and blues, funk, soul eta musika
psikodeliko generoen nahasketatik sortu zen.Disco musikaren sorlekua
eta berezko giroa diskotekak dira, eta batez ere dantzan oinarritua
dago, hortik bere izena.
Genero honetako kur
nagusia garaiko diskoteketako kristaldun bolak dira.Estekikoki eta jazkera dagokionez oso ongi
nabarmendutako hiri tribua osatu zuen: elefante hankadun galtzak,
emakumezko takoi altuko zapatak, jaka zuriak, kolore nabariko atorrak
eta abar.
Sanba Brasilgo dantza eta musika genero bat da, Bahiako estatuan
sortua, erroak Rio de Janeiro hirian eta Afrikan dituena, Mendebaldeko
Afrikatik bortxaz ekarritako esklaboak eta Afrikako erlijio ohiturak
direla bide.
Bahiako Samba de Roda (dantza-biribila), 2005ean,
gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk, eta Rio de Janeiron jotzen
eta dantzatzen den samba carioca delakoarenerro nagusia da.
Hip hop-a Ameriketako Estatu Batuaketako ghettoetako gazteek 1960 eta
1970 artean sortutako mugimendu kultural bat da.
Hip hop-a 1970eko hamarkadan sortu zen New York hiriko Bronx auzoan. Hip-hoparen
Elementu batzuk dude hip
hoparen inguruan: elementu musikala rap, artistikoa
break dance eta grafittiak.
Beltz
amerikarren hizkuntzan to hop-ek "dantzatu" esan nahi du, hip, berriz,
hep hitzetik eratorria da, eta "aske" du esanahia.
Horixe da mugimendu
honen izpiritua: aska zaitez, izan zaitez zeure bizitzaren erantzule eta
errespeta itzazu gainerakoak.
20
MUSIKA ESTILOEN BIDEOQUIZ
Bideoquiz:Ekintza honetan, bideo batzuk ikusiko dituzue. Bideo bakoitza bukatu ostean, bi galderak erantzun beharko dituzue.Bideoquiz musika estiloak
21
MUSIKA ESTILOEN GURUTZEGRAMA
GURUTZEGRAMAOndoren, Musika estilo desberdinen gurutzegrama duzue, erantzuteko aurreko diapositibak oso baliagarriak izango dira.Musika estiloak gurutzegrama
22
MUSIKA ESTILOEN "PASAPALABRA"
HITZ-GURPILABukatzeko, Ikasbideko "Pasapalabra" sortu dugu. Hemen, hitz gurpila aurkituko duzue eta hizki bakoitzean, galdera bat, irudi bat edo audio bat izango duzue. Helburua, hizki guztietako galderak betetzea izango da. Zorte on!!!Musika estiloen hitz-erruleta
|