Azalpena
Garai bateko itsasoko izaki bizidunen hondakin karbonatatuen pilaketatik (alga, koral, molusku...) sortutako arroka.
Oso trinkoa izan arren, ur azidoek (euri-ura, errekak...) disoluzio prozesuak eragiten dituzte kareharrian, ondorioz modelatu larstikoa sortuz: kobak, dolinak, iturburuak...
120 milioi urte ditu.
%95 kaltzita da (CaCo3).
Sarritan itsasoko izakien fosilak aurkitzen dira.
Kareharrizko mendiak unitate hidrologiko garrantzitsuak dira.
Arroka metamorfiko honen protolitoak (jatorrizko arrokak) lutita, limolita edo arbelak izan daitezke.
Eskistoa sortzeko presio eta tenperatura ertainak jasan behar ditu arrokak, egitura foliatua eratuz.
Mineral nagusiak mikaren taldekoak dira, baina kuartzoa eta beste batzuek ere azaltzen dira.
300-500 milioi urte dituzte.
Gradu ertaineko metamorfismoa jasan duen arroka da, arbelarena baino handiagoa.
Arbelean baino askoz handiagoak dira eskistoan azaltzen diren mineral aleak.
Arroka magmatiko plutonikoa da: magmak lur baarnean jasaten du hozte prozesua. Motel hozten da, ondorioz ongi garatutako kristalak eratzen dira.
Mineral garrantzitsuenak feldespatoa, kuartzoa eta mika dira, hauen arteko proportzioek bere itxura eta kolorea definitzen dutelarik.
280-300 milioi urte ditu.
Magma azidoa (kuartzoan aberatsa) lur barnean poliki kristalizatzean sortua.
Euskal Herrian, bakarrik Aiako Harrian eta Bianditz inguruetan aurki dezakegu.
Garai bateko itsasoko zein kontinenteko sedimentuen pilaketaz sortutakoa. Arroka honetako mineral nagusiak buztin-mineralak eta karbonatoak dira (beti ere %80 baino gutxuago).
120 milioi urte ditu.
Fosilak edo itsasoko bizidunen aztarnak izan ditzake.
Tuparria osatzen duten partikulek oso tamaina txikia dute.
Jatorrizko arroka (protolitoa) kareharria edo dolomia da. Marmola tenperatura eta presio ertain-handietan eratzen da, egitura kristalinoa hartuz.
Mineral nagusia kaltzita da (%90 baino gehiago).
110-120 milioi urte ditu.
Kaltzitaz osaturik dago (CaCo3)
Euskal Herrian oso toki gutxitan azaltzen da. Normalean Leitzako (Nafarroa) failari lotua.
Oso itxura kristalinoa du, askotan zuri-zuria. Eskulturak eta etxeak apaintzeko ere erabili da.
Itxasoan sortutako arroka, sedimentu detritiko finen pilaketen ondorioz.
Buztin-tamainako partikulez osatuta dago.
Sarritan, hareharriarekin tartekatuta aurki dezakegu.
100 milioi urte ditu.
Fosilak edo itxasoko bizidunen aktibitatearen aztarnak izan ditzake.
Presio eta tenperatura altuetan eratzen da, arrokak egitura foliatu eta kristalinoa hartuz.
Mineral nagusiak kuartzoa, feldespatoa eta mikak dira, baina hauekin batera beste batzuk azal daitezke. Kristalek tamaina handi samarra izan dezakete.
600-1000 milioi urte dituzte.
Euskalerriko arrokarik zaharrenak dira. Ursuia mendiaren inguruan kokatzen dira (Lapurdi).
Gradu handiko metamorfismoa duten arrokak dira, tenperatura handiagotan urtzeraino hel daitezke (anatexia).
Tamaina handiko sedimentu detritikoen pilaketaz sortutako arroka.
Konglomeratuan ikusten diren aleak oso handiak dira, hau da, edozein mineral edo arroka klasto borobildu izan daiteke.
100 milioi urte izaten dituzte.
Sarritan, hareharri eta lutita geruzekin tartekatuta ager daiteke.
Ale hauek hainbat gatz-mineralen zementazio ahalmenaren ondorioz trinkotzen dira.
Arbela tenperatura eta presio baxuetan eratua da. Honen jatorrizko arroka lutita tupatsua izan daiteke, lurperatze prozesuan tenperatura eta presio handiak jasan zituen, eraldatu (metamorfizatu) egin zelarik.
Arbelaren pikor-tamaina fina izaten da. Arrokak duen egitura foliatua da.
95-100 milioi urte ditu.
Harri honen jatorrizko arroka (protolitoa) harri sedimntario bat izan zen.
Oso metamorfismo gradu txikiko arroka da. Hainbat kasuetan fosilak aurki daitezke.
Arroka azpibolkaniko bat da, basaltoen antzekoa: hozte prozesua lurpean gertatzen da tenperatura ertain eta presio txikitan.
Ofitak eso erraz eraldatzen dira eta kolore berdeska hartzen dute.
220-200 milioi urte ditu.
Magma lurrazaletik hurbil poliki-poliki hozten da. Magma motelago hozten denez, bertako kristalak basaltoarenak baino handiagoak dira.
Garai bateko itsasoan sortua sedimentu detritiko kontinentalen pilaketen ondorioz.
Arroka honen pikorren tamaina fin-ertaina da eta begi bistaz ikusten dira. Bertan azaltzen den mineral nagusia kuartzoa da (SiO2).
100 milioi urte ditu.
Eraikuntzan asko erabiltzen da.