Icon Créer jeu Créer jeu

Industria Iraultzako hiztegia

Compléter

Bilatu itzazu definizioen kontzeptuak, hutsunean falta diren hitzak osatuz.

Téléchargez la version papier pour jouer

Âge recommandé: 15 ans
17 fois fait

Créé par

Spain

Top 10 résultats

Il n'y a toujours pas de résultats pour ce jeu. Soyez le premier à apparaître dans le classement! pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

Top Jeux

  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but
game-icon

Completar

Industria Iraultzako hiztegia

Bilatu itzazu definizioen kontzeptuak, hutsunean falta diren hitzak osatuz.

Alaitz Etxebarria
1

Liberalismo Nekazaritza ekonomikoa mugimendua Proletarioak iraultza Langile Demografia iraultza

- XVIII . mendearen bigarren erdialdean Europan egondako nekazaritza aldaketak izan ziren . Teknikak hobetu eta abeltzaintza eta nekazaritza egiturak aldatu ziren . Ondorioz , ekoizpena eta errendimendua handitu ziren .

- XIX . mendearen sortu zen eta langileek euren lan - , bizi - eta politika - egoera hobetzeko egindako ekintza kolektiboen multzoa izan zen . Hala nola , langileen interesak defendatzeko elkarteak sortu zituzten eta protestak eta mobilizazioak antolatu zituzten euren aldarrikapenak lortzeko .

XVIII . mendearen bigarren erdialdean Adam Smithek formulatu zuen eta kapitalismoaren oinarriak jarri zituen pentsamendu ekonomiko berria izan zen . Norbanakoaren ekimena sustatzen zuen enpresak sortu eta inbertsioak egiteko eta ekonomiaren funtzionamendua merkatuaren legearen arabera ezartzen zela defendatzen zuen .

ziren XIX . mendean sortutako klase - gizartearen barruko behe - klasearen parte zen industria - langileen multzoa . Izen hori eman zioten marxistek . Bizi - eta lan - baldintza oso txarrak pairatzen zituzten .

XVIII . mendearen bukaeran Europako biztanlerian gertatutako hazkunde azkarra izan zen . Hori jaiotza tasa altu mantentzearen eta heriotza tasa murriztearen ondorioz gertatu zen , izurriteak murriztu eta txertoak sortu zirenean .

2

Iraultza Kapitalismoa Ludismoa Anarkismoa Marxismoa

XIX . mendean Europan Bakuninek sortutako ideologia izan zen . Estatuari uko egiten zioten eta pertsonen arteko elkarte boluntarioen aldekoa zen . Alderdi politikoei eta hauteskundeetan parte hartzeari uko egiten zioten .

Industria XVIII . mendearen bigarren erdialdean , Britainia Handian lehenengo eta Europako zenbait herrialdeetan ondoren , gizartean eta ekonomian gertatutako aldaketa prozesua izan zen . Nekazaritza gizarte tradizional batetik , industria hiri - gizartera egondako igaroaldia suposatu zuen .

XIX . mendean Europan Karl Marxek sortutako ideologia izan zen . Horren arabera gizarte industrialetan klase borroka zegoen , burgesiaren eta proletariotzaren artean . Hori dela eta , langileen iraultza egin behar zuten eta proletarioen dikatdura ezarri behar zuten gizarte komunista eratzeko . Hau da , klaserik eta jabetza pribaturik gabeko gizartea , Estaturik gabekoa .

langile - mugimenduaren hasieran , XIX . mende bukaeran , langileek bizi - eta lan - baldintza txarren aurka protestatzeko egindako ekintzak dira . Makinak suntsitzen zituzten , langileen egoeraren errudun hartzen zituztelako .

Industria Iraultzan liberalismo ekonomikoaren bilakaeratik sortu sistema ekonomikoa izan zen . Bertan gobernuak bigarren mailako rola dauka , pertsonek eta enpresek hartzen dituzte erabaki ekonomiko gehienak , ekoizpen - baliabide gehienak jabetza pribatuaren esku daude eta merkatu - ekonomia defendatzen zuen .