Relier Pairs GEOGRAFIA HIZTEGIA 5Version en ligne 2022ko ohiko deialdian aukeran egon ziren kontzeptuak dagokien definizioarekin ZUZEN LOTU! SAIATU ETA LORTU! ANIMO! par G AA 1 EKOSISTEMA 2 ISOBARAK 3 MEANDROA 4 NEKAZARITZA ESKUALDEETAKO EXODOA 5 HIRI INGURUKO EREMUA 6 BEROTEGI EFEKTUA 7 HAZKUNDE ERREALA 8 ENERGIA BERRIZTAGARRIAK 9 ARIDOTASUNA 10 EUROPAR BATASUNEKO NEKAZARITZA POLITIKA (ENP) 11 HIRI-EGITURA 12 HIRI-FUNTZIOA Lurzoruan nahiz atmosferan ur nahikoa ez dagoenean gertatzen den egoera da. Batzuetan, prezipitazioak urriagoak dira lurruntzen den ura baino, eta orduantxe gertatzen da fenomeno hau. Beraz, prezipitazioen eta ura lurruntzearen eragile nagusia den tenperaturaren arteko erlazioaren baitan dago idortasuna; hau da, prezipitazioa zenbat eta ttikiagoa eta tenperatura zenbat eta handiagoa izan, idortasuna orduan eta handiagoa da. Neurtzeko 2 indize daude. Hileko idortasuna neurtzeko, Gausss-en indizea (=hilabete bat idorra da hilabete horretako batez besteko tenperaturaren bikoitza mm-tan erregistratutako prezipitazio kopurua baino handiagoa edo berdina bada) eta Idortasun orokorra neurtzeko, De Martonne-ren indizea (prezipitazioen guztizkoa urteko batez besteko tenperaturaz zatitu eta horri hamar batuz; hala lurralde hezeak, erdihezeak, erdilehorrak...izan daitezke). Begetazioa eza edo eskasia eragiten du (landaretza xerofiloa). Barne migrazio mota bat da. Nekazal populazioak landa eremutik hirira aldi bateko edo behin betirako joatea esan nahi du. Migrazio garrantzitsua izan zen industrializazioaren hastapenean eta urbanizazio prozesuan. Finean, landa munduaren despopulaketa prozesua suposatzen duen barne migrazio mota bat da. Prozesu hau antzinakoa da eta beti eman da, baina exodo hitzarekin fenomeno masiboa dela esan nahi da. Landa exodoa industrializazio garaian eman zen gehien bat, nekazaritzaren modernizazioarekin batera eta Espainiako historia garaikidean 60ko hamarkadan eman zen landatik hirirako fenomeno masiboari deritzo. Hiri bateko bizimoduari loturiko jarduera sozio-ekonomiko berezituak. Jarduera multzo hori hiri baten oinarri ekonomikoa da, hiri horren euskarria. Funtzio hauek justifikatzen dute hiri baten sorrera eta garapena. Zerikusi zuzena dago hiri baten tamainaren eta dituen funtzioen kopuru eta garrantziaren artean (hiria zenbat eta handiago, orduan eta funtzio gehiago izanen ditu); baina gerta daiteke funtzio bat nagusitzea besteei eta horrek ukitu berezi bat ematen dio hiriari (esaterako, Salamancari unibertsitateak etab.). Funtzioen sailkapen klasikoa honakoa da: militarra, merkataritza-finantzarikoa, turismokoa, industriala, kulturala, erlijiosoa, administrazioa edo politikoa. Ibaiaren ibilbideak egiten duen kurba antzekoa, errazago egiten da eremu lau edo aldapa gutxiko eremuetan, sedimentua edo ibaiak garraiatzen dituen materialak meandroaren norabideko bertze aldeko ertzean pilatzen direlako. Indar zentrifugo eta higadurak ibaiaren ibilbidea bideratzen dutelako. Energi-iturriak lan bat egiteko beharrezko indarra ematen duten baliabideak dira. Ezinbestekoa sektore ekonomiko guztietan, batez ere, industrian. Energi berriztagarriak baliabide agortezinetatik datoz, garbiak dira eta oso sakabanatuta daude. Hauen erabilera handitzen ari da, horren eraginez, energia-menpekotasuna gutxitu (petrolioa eta gasa), energia-kutsadura murriztu eta auto-hornikuntza handitu nahi dira. Hala ere, ezarpen geldoa izan dute, garestiagoak direlako eta garapen teknologikoa ez delako behar bestelakoa. Energi berriztagarri nagusienak hidraulikoa, biomasa, eolikoa, eguzkikoa, geotermikoa eta marea-energia dira. Litosfera, hidrosfera, atmosfera eta biosferako osagai guztien arteko harremana da. Osagai guztiek elkarrekin loturik daude eta sistema horretako osagai baten aldaketak eragina dauka gainerako osagaietan. Lurraren ekosistema etengabe bilakatzen ari da, gizakiek eginiko aldaketa handiek arriskuan jarri dute ekosistema horren oreka. Lurreko ekosistemak ikertzen dituen zientzia ekologia da. 1962an ezarri zuten nekazaritza politika bateratua. Honen helburuak, besteak beste, ekoizpena handitzea eta elikagaien eta inportazioen mendekotasuna murriztea ziren. Baina handik gutxira, gehiegizko ekoizpena arazo bihurtu zen, zergatia EBko prezioak izan ziren. Munduko merkatuarekin konparatuz, produktuen prezioak altuegiak eta konpetibitate gutxikoak ziren. 2003ko eraldaketak egoera hau zuzendu zuen: nekazariei laguntzak emanez gutxiago ekoizteko eta ustiategiak modernizatzeko, ingurugiroa, kalitatea, ongizatea eta segurtasuna bermatzeko eta lehiakorra eta iraunkorra izateko. Europako Erkidegoko produktuen lehentasuna, hirugarren herrialdeetatik datozenei arantzelak ezarriz. Inguruan eraikitako periferia zabala duen hiria; periferia hori ekonomiaren aldetik hiri zentralaren menpekoa da. Industri eta zerbitzuen garapenak hiriek eraikitako ingurua handiagotu egin zuten eta garraio-ardatz nagusien inguruan periferia zabalak sortu zituzten. Hiri-inguru horiek auzoko udalerriekin elkartu ziren batzuetan, eta hiri-aglomerazioak sortu zituzten. Etenik gabeko hiri esparrua osatzen denean konurbazioa esaten zaio. Egun, hiri handien hazkunde-erritmoa txikiagoa da, baina espazioan hedatzen jarraitzen dute, hiri-lauso izenekoa sortu da. Atmosferaren eginkizun naturala da. Ur-lurrunak eta zenbait gasek (karbono dioxidoa eta metanoa) egiten dute. Gas horiek berotegi bateko kristal baten moduan jarduten dute. Eguzkiaren erradiazioari pasatzen uzten diote, baina lurrazalak irradiatutako beroaren zati bat gordetzen du (planetako tenperatura epela mantenduz, 18º). Hainbat gasen isurpenek (industria, berotegiak, kotxeak, suak…) gordetako bero kantitatea handitzen dute, tenperaturak gora eginez, muturreko fenomenoak ugarituz (klima aldaketa, lehorteak, uholdeak, biodibertsitatearen murrizketa…). Gasen igorpenak eta erregai fosilen erabilera kontrolatzeko Kyotoko protokoloaren araberako nazioarteko konpromisoa sinatu zuten 1997an hainbat herrialdeek. Eguraldi-mapa batean presio (airearen pisua) bereko puntuak lotzen dituzten lerroak dira. Presio arrunta 1013 mb-koa da. Hiria morfologia eta eginkizun bereziak dituzten inguruetan zatitzea da. Urbanizazio-prozesu luzearen emaitza modura, gaur egungo Espainiako hiriak egitura konplexua du. Hiri konbentzionaletan, inguruko landatik ongi bereizita daudenean, zona horiek alde zaharra, industria-aldiko zabalgunea eta gaur egungo periferia dira. Hala ere, urbanizazioaren intentsitatea dela bide, hiri batzuk hurbileko biztanle-nukleoekin lotu eta hiri-aglomerazioak edo hiri-multzoak sortu dira. Leku jakin bateko hazkunde osoa da denbora tarte batean, leku horretako mugimendu naturalen eta migrazio mugimenduen ondorioa da. Hazkunde erreala hazkunde begetatiboari migrazio saldoa batuz edo kenduz kalkulatzen da. Egun, Espainiako probintzia askok saldo negatiboa daukate. Formula: BerH (jaiotzak – heriotzak) + MS (I – E)