Relier Pairs Animalia ornogabeen ezaugarriak Version en ligne Animalia ornogabeak taldeetan sailkatzen ditugu antzeko ezaugarriak dituztelako. Ezaugarri horiek ezagutuko ditugu. par Amaia Azpiroz Artano 1 Gorputz biguna, luzanga, zilindrikoa, eta eraztunetan banatua. Hankarik ez dute. Badira bai lehorrekoak eta bai uretakoak. 2 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (oso garatua), masa biszerala eta oina (nahiko handia). Pieza bakarreko maskorra dute (barea salbu). 3 8 hanka artikulatuak; Gorputzean zefalotoraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenarik gabeak dira. 4 Gorputz biguna, zaku formakoa, eta ahoa garroz inguratua. Espezie gehienak itsasokoak dira. 5 Gorputz biguna eta zilindrikoa, mehea, ez dute eraztunik. Uretan eta lehorrean aske bizi dira, baina espezie batzuk parasitoak dira. 6 Hanka artikulatuak, asko dituzte; Gorputza luzanga, enborra eta burua bereizten dira. Antenadunak dira (2 antena). 7 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (oso garatua, bi begi handi dituzte), masa biszerala luzatuta eta oina (garro bilakatuta ahoaren inguruan). Ezaugarri nagusia bentosadun garroak dituztela buruan. 8 Bururik gabeko animaliak dira, eta gorputza arantzaz edo plaka gogorrez estalia dute. Itsasokoak dira. 9 Gorputz biguna, luzanga eta zapala dute. Espezie gehienak parasitoak dira, baina badaude uretakoak aske bizi direnak. 10 Gorputza poroz estalia dute eta itsas hondoan finko bizi dira. 11 6 hanka artikulatuak; Gorputzean burua, toraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenadunak (2 antena), aho espezializatua, bi begi handi konposatuak eta zenbait begi bakun dituzte. 12 10 hanka artikulatuak; Gorputzean zefalotoraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenadunak dira (4 antena). 13 Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (ez zaie antzematen), masa biszerala eta oina (txikia, aizkora formakoa). Bi piezako maskorra dute. EKINODERMOAK NEMATODOAK ANELIDOAK MOLUSKUAK BIBALBIOAK ARTROPODOAK ARAKNIDOAK MOLUSKUAK GASTEROPODOAK ARTROPODOAK KRUSTAZEOAK KNIDARIOAK PORIFEROAK ARTROPODOAK MIRIAPODOAK PLATIHELMINTEAK MOLUSKUAK ZEFALOPODOAK ARTROPODOAK INTSEKTUAK