1. ariketaVersion en ligne Ecosistemas 2ºESO Actividad inicial traducida al euskara del proyecto Biosfera http://recursostic.educacion.es/ciencias/biosfera/web/alumno/2ESO/Energia_ecosistemas/a_inicial1.htm par Itziar Olaizola 1 Izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuez elikatzen dira. a Egia b Gezurra 2 Leku batetan bizi diren izaki bizidunen multzoak ekosistema osatzen du a Egia b Gezurra 3 Ekosistema dagoen leku fisikoari herria deitzen zaio. a Egia b Gezurra 4 Ingurune bateko eragile fisiko eta kimikoei biotopo esaten zaio a Egia b Gezurra 5 Ekosistema batetan izaki bizidun guztiak ekoizleak dira. a Egia b Gezurra 6 Ekoizleak autotrofoak dira eta kontsumitzaileak heterotrofoak a Egia b Gezurra 7 Txolarrea, amona mantangorria eta zizarea autotrofoak dira, beraien elikagaiak sortzen dituzte. a Egia b Gezurra 8 Izaki bizidun batzuek beste batzuez elikatzeko erlazioari kate edo sare trofiko esaten zaio. a Egia b Gezurra 9 Kate trofiko batetan hiru mailatako kontsumitzaileak daude: lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak. a Egia b Gezurra 10 Belarjalea den animalia bat bigarren mailako kontsumitzailea da. a Egia b Gezurra 11 Ekosistema lehortar batetan ekoizleak algak eta fitoplanktona dira. a Egia b Gezurra 12 Izaki bizidun bat kate trofiko bat baino gehiagotan egon daiteke. a Egia b Gezurra 13 Aurreko galderaren adibide bat pinaburua izan daiteke, animalia desberdinen elikagaia baita. a Egia b Gezurra 14 Izaki bizidunen erlazio konplexu hauei trofika-pila deitzen zaio. a Egia b Gezurra 15 Bi motako materia dago: organikoa eta inorganikoa. a Egia b Gezurra 16 Landareek sustraietatik hartzen dituzten gatz mineralak heterotrofoek kontsumitzen dituztenean eliminatzen dira, eta lurra pobretu egiten da, ez baitago mantenugai horiek lurrera berriro eramateko modurik. a Egia b Gezurra 17 Leku jakin batetan aurkitzen den materia kantitateari biomasa deitzen zaio. a Egia b Gezurra 18 Maila trofiko bakoitzeko biomasa irudikatu daiteke, biomasarekiko alderantziz proportzionalak diren laukiak marraztuz. a Egia b Gezurra 19 Piramide trofikoa, ekosistema bateko maila trofikoen laukizuzen guztiak batak besteen gainean jarriz lortzen da. a Egia b Gezurra 20 Ekosistemak egoera onean mantentzeko, denbora luzez oreka ziurtatuko duen jarrera kontserbazionista beharrezkoa da. a Egia b Gezurra