Relier Pairs BASERRIKO LANABESAKVersion en ligne BASERRIKO LANABESEN ERREPASOA par IRATXE CELAYA LOPEZ 1 Zurezko xafla ganbilak uztaiez batuz eginiko ontzi handia, batez ere 1.000 litrotik gorakoa, bi buruak oholez estaliak dituena eta ardoa, sagardoa eta kidekoak gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen dena. 2 Laboreak edo belarra lur arras ebakitzeko lanabesa, bi eskutoki dituen gider luze batez eta honen beheko muturrean finkatzen den altzairuzko xafla luze makotu batez osatua. 3 Landareak, sendoago haz daitezen, adar eta abar batzuk ebakitzeko erabiltzen dena 4 Aleak, hondarra, ikatza eta kidekoak bahetzeko erabiltzen den bahe xehea 5 Lurra lantzeko eta harrotzeko lanabesa, zurezko gider batez eta hari zeharka loturiko burdinazko xafla lau eta ahodun batez osatua. 6 Bi edo lau gurpileko ibilgailua, zamak eramateko erabiltzen dena eta zaldiek, idiek edo kidekoek higiarazten dutena. 7 Gider luzea eta burdinazko bi hortz zorrotz edo gehiago dituen lanabesa, soroan eta ukuiluan lastoa, belarra, simaurra eta kidekoak jasotzeko edo biltzeko erabiltzen dena. 8 Zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa, burdinazko xafla lau, aho-zorrotz eta begidun batez, eta begian finkatzen den zurezko kirten batez osatua. 9 Nekazariaren lanabesa, hamar edo hamabi hortz dituen haga batek eta hari zut jositako gider batek osatua. 10 Mahats aleak, sagarrak eta kidekoak, zukua ateratzeko, zanpatzen diren tresna; tresna hori dagoen tokia. 11 Lurra iraultzeko lanabesa, burdinazko pieza zorrotz bat edo gehiago dituena eta abereek edo traktore batek herrestan eramaten dutena. Upela Inausteko artaziak Galbahea Goldea Aitzurra Aizkora Eskuarea Orga Sardea Dolarea Sega