Zergatik berreskuratu gai organikoak?Version en ligne Seinalatu onura hauetatik zein lortzen ditugun, gai organikoak berreskuratzean. par actividades mancoeduca 1 Biogasa sortzea energia berriztagarriko iturri moduan… a Gai organikoak berreskuratzearen onura bat da. b Ezinezkoa da biogasa lortzea janari-hondarrak erabilita. 2 Konposta egitean lurzoruaren baldintzak eta kalitatea hobetzen dituzten medeagarri organikoak lortzen ditugu. a Laboreetarako ongarriak beste modu batera lortzen dira. b Konposta ongarri ona da baratze eta laboreetarako. 3 Gai organikoak berreskuratzeak zabortegien CO2 isurpenak eta berotegi-efektuko beste gas batzuenak murrizten ditu. a Ez, erregai fosilak erabiltzeari utzita baino ez da lortzen hori. b Bai, egia da. 4 Gai organikoak berreskuratzeak lurzoruak, ibilguak eta akuiferoak kutsatzea saihesten du, lixibiatuek zabortegian sortuko lituzketen kutsatzeak. a Ez, lurzoruak eta ibilguak ez kutsatzeko ekidin behar dena da isurketa toxikoak egotea. b Bai, gai organiko gehiegi egoteak kalte egin diezaieke bai lurzoruei eta bai ibilguei eta akuiferoei ere. 5 Gai organikoak ongi bereizteak etxean beira eta papera hobeki bereiztea ekartzen du. a Hori ez da hala. Gauza bat gai organikoak dira, eta bestea aldizkariak. Ez dute zerikusirik. b Bai, gai organikoak bereizten dituzten pertsonek gainerako bilketen gaineko kontzientzia handia dute. 6 Europako gainerako herrialdeei berdin zaie hemen gai organikoak bereizten baditugu edo ez. Eskualdeetako gobernuen legeak dira hondakinak arautzen dituztenak. a Ez da egia. Europar Batasunak egiten ditu gai honen gaineko legeak eta hondakinen frakzio guztiak berreskuratzeko helburuak markatzen ditu. Eskualderen batek ez baditu betetzen, Batasunak zigortu egin dezake. b Eskualde bakoitzak bere zaborrak arautu eta kudeatzen uzten du Europar Batasunak. Ez dago legeria komunik estatu kideetarako.