Icon Créer jeu Créer jeu
Obtenir Plan Académique
Obtenir Plan Académique
Obtenir Plan Académique

ZAZPI URKATUAK (sinonimoak)

Relier

Eta bizitzak izaera berria hartu zuen berarentzat.Lehen ez bezala; jadanik ez zen saiatzen ikusitakoa hitzez adierazten.Gainera, giza hizkuntza oraindik urrian, oraindik murritzean ez zegoen horretarako hitz egokirik.Jendearenganako erdeinua piztu zion eta batzuetan giza aurpegia ikuste hutsarekin nazka sentiarazten zion zer,hutsal, lohi eta gaizto hori erabat desagertu zen bat-batean:aerostato batean zeruan gora doanari halaxe desagertzen zaizkio begien bistatik behean utzi duen herriko zarama eta zikinkeria, eta itsusia eder bilakatzen zaio.

Mugimendu oharkabea eginez, mahaia hurbildu eta gainean bermatu zen eskuineko eskuaz.Berez harroa eta larderiatsua zen arren, ordu arte inoiz ez zuen hain jarrera harroa,ozar eta larderiatsurik hartu, inoiz ez zuen lepoa horrela jiratu, inoiz ez zuen horrela begiratu.Bazirudien inoiz baino ozarragoa eta larderitsuagoa zela une horretan,espetxean,exekuziorako eta heriotzerako ordu batzuk baizik geratzen ez zitzaizkionean.

Jendeak ere izaera berria hartu zuen Vernerrentzat,atsegin eta maitagarri ageri zen haren begirada distiratsuaren aurrean.Denboran,atzera eginez,argi ikusi zuen nola atzo bertan gizadi gazteak piztien antzera ulu egiten zuen oraindik basoetan,eta jendearengan ikaragarria, barkaezina eta nazkagarria iruditzen zitzaion guztia maitagarri bilakatu zen bat-batean, hala nola diren haurtxoarengan maitagarriak helduen ibilera antzeratzeko ahalegin baldarrak, jenialtasun-txinpartek distirazitako zezelkatze josigabea, oker eta hutsegite barregarriak eta kankateko mingarriak.

Téléchargez la version pour jouer sur papier

Âge recommandé: 18 ans
101 fois fait

Créé par

Spain

Top 10 résultats

  1. 1
    00:36
    temps
    100
    but
Voulez-vous apparaître dans le Top 10 de ce jeu? pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

Top Jeux

  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but
 
game-icon

ZAZPI URKATUAK (sinonimoak)Version en ligne

Eta bizitzak izaera berria hartu zuen berarentzat.Lehen ez bezala; jadanik ez zen saiatzen ikusitakoa hitzez adierazten.Gainera, giza hizkuntza oraindik urrian, oraindik murritzean ez zegoen horretarako hitz egokirik.Jendearenganako erdeinua piztu zion eta batzuetan giza aurpegia ikuste hutsarekin nazka sentiarazten zion zer,hutsal, lohi eta gaizto hori erabat desagertu zen bat-batean:aerostato batean zeruan gora doanari halaxe desagertzen zaizkio begien bistatik behean utzi duen herriko zarama eta zikinkeria, eta itsusia eder bilakatzen zaio. Mugimendu oharkabea eginez, mahaia hurbildu eta gainean bermatu zen eskuineko eskuaz.Berez harroa eta larderiatsua zen arren, ordu arte inoiz ez zuen hain jarrera harroa,ozar eta larderiatsurik hartu, inoiz ez zuen lepoa horrela jiratu, inoiz ez zuen horrela begiratu.Bazirudien inoiz baino ozarragoa eta larderitsuagoa zela une horretan,espetxean,exekuziorako eta heriotzerako ordu batzuk baizik geratzen ez zitzaizkionean. Jendeak ere izaera berria hartu zuen Vernerrentzat,atsegin eta maitagarri ageri zen haren begirada distiratsuaren aurrean.Denboran,atzera eginez,argi ikusi zuen nola atzo bertan gizadi gazteak piztien antzera ulu egiten zuen oraindik basoetan,eta jendearengan ikaragarria, barkaezina eta nazkagarria iruditzen zitzaion guztia maitagarri bilakatu zen bat-batean, hala nola diren haurtxoarengan maitagarriak helduen ibilera antzeratzeko ahalegin baldarrak, jenialtasun-txinpartek distirazitako zezelkatze josigabea, oker eta hutsegite barregarriak eta kankateko mingarriak.

par mikel Balzategi
1

Grupo 1

2

Grupo 2

3

Grupo 3

4

Grupo 4

5

Grupo 5

6

Grupo 6

7

Grupo 7

8

Grupo 8

9

Grupo 9

10

Grupo 10

educaplay suscripción