Icon Créer jeu Créer jeu

Krabeliña beltza

Test

Hastapentxo bat ere bai Erikaren mutilarekin, mendian, egun gogoangarri hartan.
Gogoetetan galduta ikusi nauenean, aldamenean eseri zait berriro, eta doinu pikarora itzuliz, esan dit:
-Begira zein alai jarri den Rosarito, euskaldun morrosko batek larrua jo behar didala jakin duenean.
Nire eskua heldu eta bere zakilera eraman dit. Harria bezala du. Musuka hasi gara berriro eta orduan sentitu dut lehenengoz haren bizar zehatz moztuaren igurtzi latza. Nire txistua gero eta afinatuago dago Rosarioren esku barruan.
-Zein zoriontsu egin behar nauzun gaur. Gizon-gizonak gustatzen zaizkit. Zu bezalakoak.
Nire harrotasuna iziotzea du helburua, eta lortu du, arrainotan. Lurrean belaunikatu eta nire zulo bakarreko txistua jotzen hasi da ofizioko musikari baten trebeziaz. Saioa aurrera doalarik, eta aurreregi joan aurretik, zutitzeko esan diot, eta belaunikaturik, txistulari bihurtu naiz neu ere. Lehenengo notak urduri samar jo ditut, erritmora eta gusti gazi-gozora ohitu arte, baina dirudienez moldatzen naiz, haren ikara, hasperen eta esaldi exajeratien arabera.
-Uii, horrela, bihotza, zoratuko nauzu, uii, segi...
Atzeratu da, eta jaikierazi nau.
-Ezin dut gehiago itxaron. Beteidazu potxotxa maitia, zulatu, apurtu!
Potxotxa bai, zereko potxotxa. Jende honek gauzei bere izenez deitzen ikasiko balu, ez ginen hain erraz tronpatuko oilolurtarrok. Ohearen aurrean makurtu da, niri atzea emanda. Dudamuda baten ondoren, hurbildu eta sarreran bultzaka ematen; nolanahi ere, isuri guzti hau berezkoa badu, ez da makala honen susara-aldia.

Téléchargez la version pour jouer sur papier

Âge recommandé: 18 ans
77 fois fait

Créé par

Spain

Top 10 résultats

  1. 1
    01:07
    temps
    80
    but
  2. 2
    01:13
    temps
    80
    but
  3. 3
    01:42
    temps
    50
    but
Voulez-vous apparaître dans le Top 10 de ce jeu? pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

Top Jeux

  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but
 
game-icon

Krabeliña beltzaVersion en ligne

Hastapentxo bat ere bai Erikaren mutilarekin, mendian, egun gogoangarri hartan. Gogoetetan galduta ikusi nauenean, aldamenean eseri zait berriro, eta doinu pikarora itzuliz, esan dit: -Begira zein alai jarri den Rosarito, euskaldun morrosko batek larrua jo behar didala jakin duenean. Nire eskua heldu eta bere zakilera eraman dit. Harria bezala du. Musuka hasi gara berriro eta orduan sentitu dut lehenengoz haren bizar zehatz moztuaren igurtzi latza. Nire txistua gero eta afinatuago dago Rosarioren esku barruan. -Zein zoriontsu egin behar nauzun gaur. Gizon-gizonak gustatzen zaizkit. Zu bezalakoak. Nire harrotasuna iziotzea du helburua, eta lortu du, arrainotan. Lurrean belaunikatu eta nire zulo bakarreko txistua jotzen hasi da ofizioko musikari baten trebeziaz. Saioa aurrera doalarik, eta aurreregi joan aurretik, zutitzeko esan diot, eta belaunikaturik, txistulari bihurtu naiz neu ere. Lehenengo notak urduri samar jo ditut, erritmora eta gusti gazi-gozora ohitu arte, baina dirudienez moldatzen naiz, haren ikara, hasperen eta esaldi exajeratien arabera. -Uii, horrela, bihotza, zoratuko nauzu, uii, segi... Atzeratu da, eta jaikierazi nau. -Ezin dut gehiago itxaron. Beteidazu potxotxa maitia, zulatu, apurtu! Potxotxa bai, zereko potxotxa. Jende honek gauzei bere izenez deitzen ikasiko balu, ez ginen hain erraz tronpatuko oilolurtarrok. Ohearen aurrean makurtu da, niri atzea emanda. Dudamuda baten ondoren, hurbildu eta sarreran bultzaka ematen; nolanahi ere, isuri guzti hau berezkoa badu, ez da makala honen susara-aldia.

par Miren Iraitz
1

Hastapentxo

2

pikarora

3

latza

4

asperen

5

potxotxa

6

tronpatu

7

duda-muda

8

isuri

9

ukendua

10

Arrainotan

educaplay suscripción