Relier Pairs Atsotitzen esanahiaVersion en ligne Lotu esaera zahar bakoitza bere esanahi edo azalpenarekin. par Nahiara Quintana Huarte 1 Begia begi truk 2 Jokoa ez da errenta 3 Dagoenean bonbon, ez dagoenean hor konpon. 4 Bost zentimoko pupua, hamar zentimoko trapua. 5 Berritu ala hil 6 Gustuko bidean, aldaparik ez. 7 Kalean uso, etxean otso. 8 A ze parea, karakola eta barea. 9 Goiz gorri, arrats euri. 10 Itsuen herrian, begibakarra alkate. 11 Elur urte, gari urte. 12 Azaroa bero, negua gero. 13 -Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez. -Urrutiko intxaurrak 14, gerturatu eta 4. 14 Zozoak beleari, ipurbeltz. 15 Haizea nora, zapiak hara. 16 Usoak joan, sareak heda. 17 Euskara bihotzean, baina erdara ezpainean. 18 Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin. 19 Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehenago zen atarian. Berrikuntzarik erabiltzen edo egiten ez baduzu (zure bizitzan, etxean, negozioan...), atzean geratuko zara eta "desagertu" egingo zara. Askotan uste dugu besteena hobea dela, baina gerturatzen bagara, konturatuko gara ez duela zertan hobea izan. Azaroan bero egiten badu, negua datorrelaren seinale. Arazo edo ezbehar txiki bat dela eta, etengabe kexaka aritzea. Gezurrak erraz eta azkar harrapatzen dira. Mendekua hartzeari egiten dio erreferentzia; zuk zerbait txarra egiten badidazu, nik huraxe bera egingo dizut. Janaria, dirua edo edozein gauza on dagoenean, primeran. Ez dagoenean, horrekin konformatu beharra dugu. Erreza da besteek egindako akatsak ikustea, baina gureak ikusi eta onartzea kosta egiten zaigu. Euskara maite arren, erderaz hitz egiteari egiten dio erreferentzia. Egunsentian zerua gorri badago, arratsaldea euritsua izango da. Okertu nahi ez bazara, hobe duzu gehiegi ez hitz egitea. Besteen aurrean irudi ona eman nahi izaten dugu, etxekoen aurrean, aldiz, alde iluna. Jokotik ez da irabazi garbirik ateratzen, batzuetan irabazten delako, baina beste askotan galdu egiten delako. Lidergoa erlatiboa da. Liderra izateak, ez du esan nahi bikaina zarenik. Elur ugari egiten duen urtean, uzta oparoa izan omen da. Elkarrekin denbora pasatuz, antzeko ohiturak dituzten pertsonei esaten zaie Une bakoitzean interesatzen zaizunaren arabera, zure iritzia etengabe aldatzea. Berandu ematen den erantzuna edo irtenbideari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Gustoko duzun zerbait egiten duzunean, oztopoek ez zaituzte geldiaraziko.