Créer jeu

La Ibérica, Olibet

Lantegi hori gaur egun Errenteriko Olibet auzoa dagoen leku berean zegoen. Lantegiak eman zion, beraz, izena auzoari.
“La Iberica, Gran Manufactura Española de Bizcochos y Galletas Olibet SA”, hori zen bere benetako izena, 1886an eraiki zuten Ugarritza auzoan. Enpresa horrek, ordurako, bazituen beste lantegi batzuk Parisen, Bordelen eta Lyonen. Lau lantegi horietan, Olibet elkarteak 20.000 bizkotxo eta gaileta ekoizten zituen egunero.
XX. mendearen hasieran, herriko industria garrantzitsuenetakoen artean zegoen. Lantegia handituz joan zen: 1903an 89 langile zituen eta 1915ean 154 zituen.
Garai hartan, ohitura bilakatu zen Donostiarrentzat eta han izaten ziren udatiarrentzat uda arratsaldetan herrira tranbiaz etorri, patata soufflé ezagunak jan, itzalean txokolatea hartu, lasai giroan hizketalditxoa izan, Olibet gaileta zorro pare bat erosi eta tranbiaz atzera Donostiara itzultzea.
Lantegia gailetak eta bizkotxoak ekoizten ari zenean, haien usain gozoa zabaltzen zen herrian.
Geroago, herritar askok erosten zituzten paperezko zorroetan puskatuta edo itxuroso irten ez ziren gailetak erdi prezioan.
Lantegi horretatik eta gaileta haien ekoizpenetik datorkigu herritarroi gaileteroak goitizena.
70eko hamarkada arte aritu zen lanean. Hamarkada hartan bertan, etorkinen oldar izugarriari aurre egiteko, gaur ezagutzen ditugun zementuzko dorre tzarrak eraiki zituzten.
lengua euskera Âge recommandé: 9 ans
1 fois fait

Créé par

Iban O
Iban O
Spain

Top 10 résultats

  1. 1
    Iban
    00:46
    temps
    100
    but
Voulez-vous apparaître dans le Top 10 de ce jeu? Connectez-vous pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

0 Commentaires

Connectez-vous pour écrire un commentaire.
  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but