Icon Créer jeu Créer jeu

Lexikoa: Larrialdi klimatikoa

Mots Roulette

6. gaian ikasitako klima, ingurumena, natura eta meteorologiaren inguruko lexikoa erabiliz, ea zenbat hitz asmatzeko gai zaren HitzaPasa honetan.

Ondo fijatu zaitez eskatutako letrarekin hasten den ("hasten" ikusiko duzu) edo letra hori daukan ("dauka" agertuko da").

Zorte on!!!

Téléchargez la version pour jouer sur papier

Âge recommandé: 15 ans
17 fois fait

Créé par

Spain

Top 10 résultats

Il n'y a toujours pas de résultats pour ce jeu. Soyez le premier à apparaître dans le classement! pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

Top Jeux

  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but
 
game-icon

Lexikoa: Larrialdi klimatikoaVersion en ligne

6. gaian ikasitako klima, ingurumena, natura eta meteorologiaren inguruko lexikoa erabiliz, ea zenbat hitz asmatzeko gai zaren HitzaPasa honetan. Ondo fijatu zaitez eskatutako letrarekin hasten den ("hasten" ikusiko duzu) edo letra hori daukan ("dauka" agertuko da"). Zorte on!!!

par Nerea Larrucea
A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
Q
R
S
T
U
V
X
Y
Z

Hasi rekin A

Egunean eguneko beharretarako erabili ordez, etorkizunerako baliabideak gorde.

Hasi rekin B

Uraren eskasia eta baldintza klimatikoak direla eta, oso populazio-dentsitate baxua duen eremu nahikoa zabala.

Hasi rekin C

Forma eta edukiera desberdineko ontzia, eskuarki metro kubiko bat baino bolumen handiagoa duena. Materialak solte edo enbalaturik, edo hondakinak tokian pilatu eta betetakoan garraiatzeko erabiltzen da. (Erdaraz)

Hasi rekin D

Baldintza klimatiko latzetako eguraldi edo ekaitz bortitzetako boladari deritzo.

Hasi rekin E

Era naturalean berriztatzen diren baliabideak direlako, giza ikuspegitik agortzeko arriskurik ez duen energi iturria. Esate baterako, eguzkia, haizea, biomasa, etab.

Dauka F

Basoa soiltzea, eremu bateko zuhaitzak kentzea edo desagertzea.

Hasi rekin G

Gaitasuna edo jardunbide bat haztearen ekintza edo berorren ondorioa.

Hasi rekin H

Zerbaitetan edo norbaiti gertaturiko erabateko kaltea.

Hasi rekin I

Korronte likido batek beste bati bere urak ematearen emaitza.

Hasi rekin J

Irauteko joera duena; luzaroan irauten duena, eteten ez dena.

Hasi rekin K

Garbia ez den edo ez-garbitzat hartzen den zerbaitek satsutu edo satsutua gertatzeko ekintza.

Hasi rekin L

Lurrazalaren higidura edo astinaldi bortitza, lurrazalaren barneko puntu batean gertatutako perturbazio baten ondoriozko uhinen hedapenak eragindakoa.

Hasi rekin M

Zerbaiten balioa, kantitatea, kopurua, etab. txikitzea edo gutxitzea.

Hasi rekin N

Planeta-atmosferen behealdeko geruzak berotzean datzan fenomenoa.

Dauka O

Gose-denborari deritzo.

Dauka P

Eman, sortu edo egiteko ekintza, bereziki ekonomia-jardueraren bitartez.

Dauka Q

Denbora luzean dirauen prezipitazio-gabezia edo -eskasia. (Erdaraz)

Dauka R

Norbait edo zerbait agertzen den aldi bakoitza.

Hasi rekin S

Zerbaitek bere izatasuna, egitura galdu; zerbaiti bere izatasuna, egitura desegin edo hondatu.

Dauka T

Substantzia bat egoera solidotik egoera likidora pasatzeko prozesua.

Hasi rekin U

Ur-korronte bateko urak gainezka egin, eta normalean urperatuta ez dagoen ingurua estaltzean edo indar eta abiadura handiz isurtzean gertatzen dena.

Hasi rekin V

Lurrazalaren irekigunea, mendi-itxurakoa, Lurraren barnealdetik datozen magma eta gasak kanporatzen dituena. (Erdaraz)

Hasi rekin X

Baliabide bat alferrik gastatzean datza.

Dauka Y

Energia altuko deskarga elektriko argitsuari deritzo. (Erdaraz)

Dauka Z

Atmosferan 10-50 km-ko altitude-tartean dagoen materiazko maila berezietako multzoa, ozono-edukia nahikoa handia duena. Behar-beharrezkoa da Lurrean bizia egon dadin, eguzkitiko izpi ultramore mota bat iragazten baitu.

educaplay suscripción