Icon Créer jeu Créer jeu

ALASKA

Présentation

ALASKARI BURUZKO TXOSTENTXOA. NAIROBITARRA

Téléchargez la version pour jouer sur papier

Âge recommandé: 8 ans
18 fois fait

Créé par

Spain

Top 10 résultats

  1. 1
    00:08
    temps
    100
    but
Voulez-vous apparaître dans le Top 10 de ce jeu? pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

Top Jeux

  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but
 
game-icon

ALASKAVersion en ligne

ALASKARI BURUZKO TXOSTENTXOA. NAIROBITARRA

par Iñaki Calvillo
1

Naiomi

Naiomi naiz eta sei urte bete berriak ditut. 

Aita ehiztaria da eta anaia zaharrena askotan joaten da berarekin altzeak, karibuak eta ahateak ehizatzera. 

Ni oraindik ez, txikia naizelako. Ekartzen duten karibu haragia jatea asko gustatzen zait amak egindako masusta antzeko saltsarekin. 

Datorren urtean hasiko naiz eskolara joaten, badut gogoa!

2

Alaska

Alaska Ipar Amerikako leku ikusgarrienetako bat da.

 
Estatu Batuetako lurraldea den arren, Errusiatik hurbil dago eta Kanada gertu dauka. 


Alaska "azken muga" bezala ere ezaguna da. Bertako klima hotza da eta negua oso luzea. 

Udazkenetik udaberrira elurrak dena estaltzen du eta aintzirak eta ibai guztiak izoztu egiten dira.

3

Alaska mapa

4

Parajeak

Alaskako parajeak basatiak dira. 


Paisaian urki eta koniferaz betetako basoak ikus daitezke eta iparraldean goroldio eta likenez osatutako tundra ageri da. 


Erdialdean Yukon ibaiaren lautada dago eta hegoaldeko kostaldean glaziar batzuk itsasoraino jaisten dira. 


Alaskako mendirik altuena Denali da, 6.000 metro pasatxo ditu.

5

Ehiztari eta tranperoak

Hirietan bizi ez den jendea kostaldeko arrantzale herri txikietan edo barnealdeko egurrezko txabola bakartietan bizi da. 


Hauetan ehiztariak nahiz tranperoak bizi dira. Tranperoek animaliak harrapatzeko tranpak jartzen dituzte. 


Negu luzeetan txakur lerak eta elur erraketak beharrezkoak dira batetik bestera mugitzeko.

6

Inuit eta aleutak

Alaska handia izanik milioi erdi biztanle besterik ez ditu, baina horietatik 85.000 dira bertakoak, inuitak (eskimalak), indioak eta aleutak (Aleutiar irletako biztanleak). 


Inuitak ehizetik bizi dira bertan ez dagoelako ezer landatzerik. 


Aleutek, berriz, arrantza dute bizibide eta lehorretik nahiz txalupetatik aritzen dira. 

7

Hartzak

Kodiak penintsulako hartzen irudi ezagunak dira. 


Tamainaz handiak dira eta tenperatura baxuetara oso ondo egokitutako gorputza dute. Izokinak, jaten dituzte, errekan behetik gora  doazenean harrapatuta. 


Gizakion aurrean, normalki, hartzek ihes egiten dute, baina kontuz ibili behar da, ozen hitz egitea eta zarata ateratzea komeni da.

8

Denali mendia

Denali mendia

9

Totem-ak

Totemak 10 metro inguruko egurrezko irudiak dira. 


Animali eta gizakien arteko lotura mitologikoak adierazten dituzte. Garai batean hauen inguruan dantzak eta izugarrizko jaiak antolatzen zituzten, baina urte batzuetan debekatu egin zizkieten festa horiek. 


Hala ere, jaiak ezkutuan egiten jarraitu zuten beraien ohiturak mantentzeko.

educaplay suscripción