Icon Créer jeu Créer jeu

PERNANDO AMEZKETARRA

Présentation

BERE PASARTEAK

Téléchargez la version pour jouer sur papier

Âge recommandé: 15 ans
19 fois fait

Créé par

Spain

Top 10 résultats

  1. 1
    00:02
    temps
    100
    but
Voulez-vous apparaître dans le Top 10 de ce jeu? pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

Top Jeux

  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but
 
game-icon

PERNANDO AMEZKETARRAVersion en ligne

BERE PASARTEAK

par Iñaki Calvillo
1

OILOA

Esaten da oilo zaharrak salda ona ematen duela. Gizon hark, nonbait, oilo salda ona hartu nahi zuen egun hartan, baina nola antzeman oiloari zaharra ala gaztea den?
Pernando amezketarrari galdetu zion. Eta honek erantzun zion hortzetan antzematen zaiola oiloari zaharra ala gaztea den.
- Baina, Pernando, mesedez! - esan zuen gizonak -, ez adarrik jo. Nola antzemango diozu oiloari hortzetan zaharra ala gaztea den, oiloak ez du hortzik eta?!
- Ez, oiloak ez du hortzik, baina nik bai - erantzun zion Pernando amezketarrak.
Je, harrapa zak hori!

2

PITXITA

Bi neska gazte, apain eta lirain, txakur txiki polit bat berekin zutela zihoazen kalean zehar.

 Pernandori beti gustatu izan zitzaion neska gazteei kaso egitea eta parean pasatzerakoan esan zien:
     
        — Horixe da txakurtxo polita... Nola du izena?
        — Pitxita.
        — Pitxita?
        — Bai, Pernando, bai. Pi-txi-ta.
        — Kontxo, kontxo...eta putzik egiten al du ipurdia itxita?

3

HORTZAK ERAKUTSI I

Pernandoren garaian ba zen Alegin izkribau edo legegizon bat. Harengana jo behar zuten inguruko baserritar guztiek beraien arteko auziak konpontzera, paperak betetzera eta inoiz kontseju bila ere bai.
Jendeak zioenez,  gizon erretxin eta petrala zen.

 Gizatxar horietakoa. Handi usteko gizon harroputza.


4

HORTZAK ERAKUTSI II

Gizon huraxe ezagutzeko gogoa sartu zaitzaion Pernandori. Horrela, joan zen egun batez iskribauaren etxe dotorera eta dan-dan atea joa zuen. Neskameak ireki zion atea.
 -Nagusi jauna etxean al dago? - galdetu zion apal-apal Pernandok.

5

HORTZAK ERAKUTSI III

Neskameak tximinia baino ilunagoko kopeta jarri zuen. Pernando aberats handiki horietakoa izan balitz, beste harrera bat egingo zion noski. Baina Pernandok segituan aldarazi zuen neskamearen aurpegia. Eskua poltsikoan sartu eta txanpon banaka batzuk lurrera bota zituen neskamearen aurrean.

- Zer dabilzu gizona? - galdetu zion neskameak.

- Ba, diru mordoxka bat dakart nagusiarentzat eta txanponen bat edo beste lurrera erori zait.

6

HORTZAK ERAKUTSI IV

Neskameak, diruak jasotzen lagundu ondoren, aurpegi goxo eta irribarretsuz esan zion:
- Pasa, pasa barrura, nagusia hemen dago eta.
Diruaren soinuak neskamearen harrera aldarazi zuen. Ez dira gezurrak, ez, esaera zahar hauek: "diruak zakurrari ere dantza eragiten dio" eta " Ez dago harkaitzik diruak zulatzen ez duenik".
Iskribauak esan zion Pernandori:
- Zer dugu? Zer dugu?
- Baa gauza handirik ez...kontsultatxo bat egin nahi nizuke...
- Ea ba,ea, zer jakin nahi duzu?

7

HORTZAK ERAKUTSI V

- Ba, nik ere, denok bezala, hartzekoak eta zorrak biak dauzkat. Nirekin zorrak dauzkatenei ez diet presarik ematen. Baina neu zorretan banago, ez didate bakerik ematen. Ito behar naute: ordaintzeko eta ordaintzeko. Larri eta estu hartzen naute. Larri hartzen nauten horiekin nola jokatu behar dudan galdetzera etorri naiz.

8

HORTZAK ERAKUTSI VI

- Hori gauza erraza duzu, gizona! Zuk zor duzunaren eske etortzen zaizkizun guztiei hortzak erakutsi.

- Beraz, dirua eskatzen didatenei hortzak erakutsi eta lito, ez?

- Hori da!
- Asko gustatzen zait eman didazun ideia hori. Horixe egingo dut hemendik aurrera. Eta orain zenbat zor dizut zuri?

- Horrelako kontsulta motzak bost pezta kobratzen ditut.

Pernandok orduan, hortzak estutuz, iskribauari erakutsi zizkion. Iskribauak galdetu zion Pernandori:- Zertan ari zara?- Zeuk erakutsi didazuna egiten dut jauna! Ez al didazu , ba, esan honelakoetan, zorrak ordaindu ordez, hortzak erakusteko?Laster aldegin zuen Pernandok handik iskribau koxkor hura lotsagarri utziz.

educaplay suscripción