Icon Créer jeu Créer jeu

EGUZKILOREA

Présentation

Eguzkiloreari buruzko kondairak eta jarduerak

Téléchargez la version pour jouer sur papier

Âge recommandé: 15 ans
23 fois fait

Créé par

Spain

Top 10 résultats

  1. 1
    00:06
    temps
    100
    but
  2. 2
    00:09
    temps
    100
    but
  3. 3
    00:10
    temps
    100
    but
Voulez-vous apparaître dans le Top 10 de ce jeu? pour vous identifier.
Créez votre propre jeu gratuite à partir de notre créateur de jeu
Affrontez vos amis pour voir qui obtient le meilleur score dans ce jeu

Top Jeux

  1. temps
    but
  1. temps
    but
temps
but
temps
but
 
game-icon

EGUZKILOREAVersion en ligne

Eguzkiloreari buruzko kondairak eta jarduerak

par Iñaki Calvillo
1

CARLINA

Euskal Herriko mitologian eguzki-loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. 

Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.
Sineskera hau orokorrean Mendebaldeko Europako herrialde askotan jasotzen da: adibidez, Pirinio mendietako bi alboetan, Aragoin bai eta Alpeetako eskualdean ere, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin Cardo de bruixasedo Cardo machico deitu ohi zaio, Alpeetako zenbait lekutan Alpeetako eguzkia ere deitzen zaio.

2

EZAUGARRIAK

Euskal Herriko sinbolo eta kondairen artean eguzki-lorea dago. Kardu Silvestrearen lore lehorra Carlina Acaulis irudikatzen duen ikurra da.


Eguneko astroaren irudiaren errepresentazio gisa Euskal Herriko baserrietako atarietan jartzen den tradizio handiko sinboloa da, eta eguzkiaren funtzio mistiko berdina betetzen du.


Espiritu txarrak uxatzen dituela esan ohi da. Horrela sorginei, eta gaixotasunaren, ekaitzaren nahiz tximistaren jeinuei sarrera eragozten die. Beraz, garapenaren eta bakearen sinbolotzat ere har daiteke.


Zurtoin zurruneko lore iraunkorra da, 20 zentimetroko altuerara murriztua. Ia lurrari itsatsita hazten da, eta ebakitako hosto-erroseta arantzatsuaren itxuran loratzen da. Gainera karduaren antzeko braktea zabal eta haragitsuak izaten ditu.
Errosetaren erdi-erdian une oro xarma eta freskotasuna mantentzen duen lore burua dago. Hau inguratzen duen 12 bat zentimetrotako zilar-koloreko disko zuria eguzkiaren distirarekin soilik irekitzen da. Bazter eguzkitsuetan, lugorrietan eta mendiko belardi harritsuetan hazten da.


3

EGUZKI-LOREA 1

Elezaharrak dioenez, orain dela milaka eta milaka urte, gizonak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zen ez eguzkirik ez ikargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi ziren denak, suzko zezenen, zaldi hegalarien edo herensuge erraldoien itxura hartuta lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuek izuturik. Gizakiek, bada, Lurrari laguntza eskatzea deliberatu zuren, etsimen hartan.


4

EGUZKI-LOREA 2

- Amalur, Lur ama - erregutu zioten-, arren eskatzen dizugu, babes gaitzazu hondatu behar gaituzten arriskuetatik, Lurra lanpeturik zebilen erabat, eta ez zien jaramonik egin gizakiei;
haiek, ordea, ez zuten atertzen, eskatu eta eskatu, eta azkenean gogoan hartu zuen eskatzen ziotena.

5

EGUZKI-LOREA 3

- Laguntzeko eskatzen didazue, seme- alaba nireak- esan zien-, eta lagunduko dizuet, izaki argitsu bat sortuko dut, eta ilargi deituko diozue.
Eta lurrak ilargia sortu zuen.

6

EGUZKI-LOREA 4

Hasieran izu-izuturik zeuden honekin gizakiak, eta beren haitzuloetan gordeta, handik irteten ausartzen ez zirela, baina berehala ohitu ziren haren argitan ibiltzen.

Gizakiak bezala, jeinuak eta sorginak ere oso izutu ziren zeruan argizko gauza hura ikusten hasi zirenean, baina haiek ere ohitu egin ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizeetatik irten eta gizakiei erasotzen.

Berriro joan zitzaizkion gizakiak Lurrari erreguka.

7

EGUZKI-LOREA 5

- Amalur - esan zioten -, esker guztiak ematen dizkizugu Ilargi amandrea eman diguzulako, baina zerbait indartsuagoren beharra dugu, lurpeko jeinuak erasoka ari baitzaizkigu oraindik.

-Ongi da - erantzun zien lurrak -, Ilargiak baino ere argi gehiago duen izaki bat bat sortuko dut. Eguzki deituko diozue. Eguzkiak eguna egingo du, eta ilargiak gaua.

8

EGUZKI-LOREA 6

Hain zen handia, hain argia eta hain beroa Eguzkia, non oso geldiro ohitu behar izan baitzuten gizakiek haren argitara, baina pozgarria izan zen benetan hura, zeren haren beroari eta haren argiari esker landareak eta zuhaitzak hazten hasi baitziren. Mamuek eta sorginek ezin izan zuten, ordea, egunaren argitasunera ohitu, eta harrezkero gauez baizik ez dira ateratzen.

Berriro joan ziren gizakiak Lurrarengana.

9

EGUZKI-LOREA 7

- Amalur - esan zioten -, pozik gaude eta eskerronez ama Ilargia eta ama Eguzkia eman diguzulako, baina beste zerbait behar dugu oraindik, zeren nahiz eta egunez den bitartean arazorik izan ez, gaua datorrenean, mamuak beren leizeetatik ateratzen dira eta erasoka hasten baitzaizkigu.
Lurrak abegi onez entzun zituen honetan ere gizakien eskariak.
- Ongi da. Berriro lagunduko dizuet, baina hau izango da azkena. Lore bat sortuko dizuet, guztiz ederra, hain ederra ere, non gaueko mamuek ikusten dutenean Eguzkia bera usteko baitute, eta bakean utziko zaituzte.
Eta Lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, Eguzkilorea, gaur egunean oraindik gure etxeak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten dituena.

10

KONDAIRA

11

KONDAIRA ERDERAZ

12

LAMIA ETA EGUZKILOREA

13

Leyenda eguzki-lore I

Leyenda de la flor del sol
«Hace miles y miles de años, cuando los hombres empezaban a poblar la tierra, no existían ni el sol ni la luna y los hombres vivían en constante oscuridad, asustados por los numerosos genios que salían de las entrañas de la tierra en forma de toros de fuego, caballos voladores enormes dragones…
Los hombres, desesperados, decidieron pedir ayuda a la Tierra.
-Amalur (madre Tierra)-le rogaron-te pedimos que nos protejas de los peligros que nos acechan constantemente…
La tierra estaba muy atareada y no hizo caso a los hombres, pero estos tanto y tanto insistieron que al final les atendió:
-Hijos míos, me pedís que os ayude y eso voy a hacer. Crearé un ser luminoso al que llamaréis Luna.
Y la Tierra creó la Luna.
Al comienzo, los hombres se asustaron mucho y permanecieron en sus cuevas sin atreverse a salir, pero, poco a poco, fueron acostumbrándose.Al igual que los hombres, los genios y las brujas también se habían atemorizado al ver aquel objeto luminoso en el cielo pero también se acostumbraron y no tardaron en salir de sus simas y acosar de nuevo a los humanos.
Acudieron una vez más los hombres a la Tierra.
-Amalur -le dijeron- te estamos muy agradecidos porque nos has regalado a la madre Luna pero aún necesitamos algo más poderoso puesto que los genios no dejan de perseguirnos.
-De acuerdo, crearé un ser todavía más luminoso al que llamaréis Sol. El Sol será el dia y la Luna, la noche.
Y la Tierra creó al Sol.
Era tan grande, luminoso y caliente que los hombres tuvieron que ir acostumbrándose poco a poco pero su gozo fue muy grande porque, gracias al calor y a la luz del Sol, crecieron las plantas de vivos colores y los árboles frutales. Y, lo que es aún más importante, los genios y las brujas no pudieron acostumbrarse a la gran claridad del día y desde entonces sólo pudieron salir de noche.Otra vez fueron los hombres a ver a la Tierra.


14

Leyenda eguzki-lore II

-Amalur -le dijeron- te estamos muy agradecidos porque nos has regalado la madre Luna y la madre Sol pero necesitamos aún algo más porque aunque durante el día no tenemos problemas, al llegar la noche los genios salen de sus simas y nos acosan.
Nuevamente, la Tierra les dijo:
-Está bien. Voy a ayudaros una vez más. Crearé para vosotros una flor tan hermosa que, al verla, los seres de la noche creerán que es el propio Sol.
Y la Tierra creó la flor Eguzkilore (Flor del Sol) que hasta nuestros días defiende nuestras casas de los malos espíritus, brujos, lamias, genios de la enfermedad, la tempestad y el rayo.»
Eguzkilore: Se trata en sí del símbolo que representa la flor seca del cardo silvestre “Carlina acaulis”. Símbolo tradicional que se coloca en la puerta de entrada de los caseríos del País Vasco como una representación del astro diurno y que desempeña las mismas funciones místicas atribuidas al sol. Este ahuyenta a los malos espíritus, impide la entrada a las brujas, a los genios de las enfermedades, de la tempestad, del rayo, etc. Eguzkilore es la imagen de la paz y del desarrollo.

15

EZAUGARRIAK

Zurtoin zurruneko lore iraunkorra da, 20 zentimetroko altuerara murriztua. Ia lurrari itsatsita hazten da, eta ebakitako hosto-erroseta arantzatsuaren itxuran loratzen da. Gainera karduaren antzeko braktea zabal eta haragitsuak izaten ditu.
Errosetaren erdi-erdian une oro xarma eta freskotasuna mantentzen duen lore burua dago. Hau inguratzen duen 12 bat zentimetrotako zilar-koloreko disko zuria eguzkiaren distirarekin soilik irekitzen da. Bazter eguzkitsuetan, lugorrietan eta mendiko belardi harritsuetan hazten da.

16

Eki-lore