Himalaian sherpak bizi dira. Mendi garaietan bizi dira, oso egoera gogorretan.
Himalaia hitzak "elurren egoitza" esan nahi du nepalieraz. Elur eta izotz horiek errekak eta ibaiak sortzen dituzte. Ur hori oso beharrezkoa da bertako biztanleentzat. Nepalen euria urte sasoi jakin batzuetan egiten du eta orduan gehiegi botatzen badu, arazo larriak eragiten ditu bide, zubi eta herrietan.
Jak-a behiaren antzeko animalia da eta 6.000 metroko altueran bizitzeko gaitasuna du. Gorputz iletsua, hanka sendoak eta adar borobilak ditu. Zamak garraiatzeko erabiltzen dute, baina bere ilea, haragia, esnea eta simaurra ere aprobetxatzen dira. Jak-aren esnearekin egindako gazta oso goxoa da.
Jentzi da nire izena eta zazpi urte ditut. Goizean goiz, iturrira joan eta ura ekartzen diot amari. Eskolara ordubeteko bidea daukat eta zintzilikatutako zubi bat igaro behar izaten dut bertara iristeko. Etxera bidean JAK en gorotzak biltzen ditut, behin lehortuz gero sutarako balio dutelako. Handitan maistra izan nahiko nuke.
Familia osoa etxe barruan bizi da eta animaliak ondoko etxolan. Harriz eta egurrez egindako eraikuntzak dituzte. Teilatuak, berriz, lastozkoak edo txapazkoak dira, gehienetan. Mendialdean, toki maldatsua denez, terrazatan egiten dira baratzak eta soroak. Arroza da oinarrizko janaria.
Nepalen lurra oso maldatsua denez lurra landatzerakoan terrazen sistema erabiltzen da. Arroza da gehien landatzen dena eta janari guztien oinarria.
Himalaia munduko mendikaterik ikusgarriena eta altuena da. Gure planetako gailurrik garaienak bertan daude. 8.000 metrotik gorako hamalau mendiak Asian kokatzen dira eta EVEREST da guztien artean handiena, 8.850 metro ditu. Euskal Herriko mendizale asko bertara joaten da tontor hauek igotzeko asmoz.
Sherpek tibetar kultura eta hizkuntza dituzte. Munduan sinismen ugari daude eta horietako bat da budismoa: Budak sortutako erlijio eta filosofia honek jarraitzaile asko ditu, batez ere Asian. Stupa izeneko eraikin erlijiosoa budismoaren ezaugarria da. Bi begi handi ditu, lau norabideetara begira.
Himalaiako mendien magalean hainbat gizatalde bizi da. Gure artean ezagunenak sherpak dira. Mendizaleei laguntza handi eskaintzen diete espedizioetan. Gizon nahiz emakume ibiltzen dira zama lanetan. Trebatuenak gailurrera erraz igotzen dira eta batzuk oso azkar, gainera.
9
EVEREST MUNDUKO GAILURRA
11
Sherpak "Ekialdeko herria"
Sherpa herria edo Sherpak Nepaleko eskualde menditsuetan bizi dira, Himalaiako goi-mendietan, hain zuzen. Herri guztiek bezala, beren usadioak eta hizkuntza ere badituzte. Izan ere, haien hizkuntzan "Ekialdeko herria" esan nahi du Sherpa hitzak. Himalaiako goi-mendietan bizi direnez, garaiera handietara ederki egokituta daude eta mendian ondo baino hobeto moldatzen dira. Horregatik, mendi-gidari, zamaketari eta garraiolari gisa aritzen dira espedizioetan.
12
Temba Sherpa euskalduna
Tenzing Norgay sherpa Everest mendira igo zen lehena izan zen, Edmund Hillary mendizalearekin batera. Bestalde, Pasang Tenba sherpak lagundu zion igoeran Martin Zabaletari, Everest mendiko tontorra zapaldu zuen lehen euskaldunari.
13
Martinen laguna: PASANG TENBA
Bitxikeria bat jakin nahi ?Sarritan eta ohitura gisa, sherpak jaio diren asteko egunaren izenaz deitu ohi dira:Dawa (astelehena), Mingma (asteartea), Lahkpa(asteazkena),Phurbu (osteguna), Pasang (ostirala), Pemba (larunbata) eta Nima (igandea).
Zortzimilakoak 8.000 metrotik gorako 14 mendi dira, guztiak Himalaia mendilerroan kokatuak. Hamalauak igo zituen lehen gizakia Reinhold Messner italiarra izan zen, 1986kourriaren 16an; seigarrena, Juanito Oiarzabal euskal hiritarra; eta hamargarrena, Alberto Iñurrategi. Historian estraineko aldiz igo zuten lehena Annapurna izan zen, 1950ean; 1964an, lehen aldiz zapaldu zen azkena zortzimilako gailurra: Shishapangmakoa. Zortzimilako guztiak igo dituen lehen emakumea Edurne Pasaban euskalduna izan zen; lehia hartan, Wanda Rutkiewicz poloniar-lituaniarrak eta ea Oh Eun-Sun hegokorearrak parte hartu zuten.
Altueraren arabera ordenatuta, jarraian hamalau tontor ezagunak agertzen dira: parentesi artean, garaiera metroetan eta segidan, kokapen geografikoa, herrialdeen arabera eta dokumentatu den lehen igoeraren urtea: - Everest (8.850 m): Nepal / Txina. 1953.
- K2 (8.611 m): Pakistan / Txina. 1954.
- Kangchenjunga (8.586 m): Nepal / India. 1955.
- Lhotse (8.545 m): Nepal / Txina. 1956.
- Makalu (8.462 m): Nepal / Txina. 1955.
- Cho Oyu (8.201 m): Nepal / Txina. 1954.
- Dhaulagiri (8.167 m): Nepal. 1960.
- Manaslu (8.163 m): Nepal. 1956.
- Nanga Parbat (8.126 m): Pakistan. 1953.
- Annapurna (8.091 m): Nepal. 1950.
- Gasherbrum I (8.068 m): Pakistan / Txina. 1958.
- Broad Peak (8.047 m): Pakistan / Txina. 1957.
- Gasherbrum II (8.035 m): Pakistan / Txina. 1956.
- Shishapangma (8.027 m): Txina. 1964.
Munduko mendi altuenak Munduko mendi garaienak Asian daude. Dena den, kontinente guztietan dago mendiren bat zerutik oso-oso gertu.
|