Hiztegia. Denak du bere prezioa liburutik ateratako esaldiak aztertuz joango gara.
1
…alde batera edo bestera egitera behartuta zegoen, ZIRT EDO ZART egitera, ez zuen ihesbiderik.
2
…alde batera edo bestera egitera behartuta zegoen, zirt edo zart egitera, ez zuen IHESBIDERIK.
3
Segurtasun neurriak kuartelekoak bezain zorrotzak ziren … EZ ZEGOEN ATETZARRA ZEHARKATZERIK.
4
Batetik bestera ibili zen EMAKUMEAREN ZANTZURIK AURKITZEKE.
5
Adibide bat jarriko dut, aditzera eman nahi dizudanaren ARGIGARRI.
6
Hoteleko harrera-lekuan gizon muturbeltz batekin topo egin zuen, urtetan sartutik tipo ZAPUTZ batekin.
7
PATUAK nire bidean jarri zaituelako, horrexegatik, eta ez beste ezergatik.
8
Miarritze aldean, HODEIERTZ ilunean, ostarte txiki bat zabalduta ikusi nuen.
9
Nire bizia KINKA LARRIAN jarriz? Inola ere ez
10
Beragatik nago PIURA honekin, gaua begirik itxi gabe igaroa…
11
Begiradak bat egin orduko, eskua jaso eta DIOSAL modukoa egin zion.
12
Sentsazio berezi bat nabaritu zuen bizkarraldean, hats epel moduko sentsazioa GARONDOAN.
13
Eta zer diote: txostena ENKANTEAN dagoela jadanik?
14
Azken indarrak METATU zituen amore eman aurretik.
15
Azken indarrak metatu zituen AMORE EMAN aurretik.
16
Kosta zitzaion erreakzionatzea, eta egin zuenean, FUNTS gutxirekin egin zuen.
17
Jazarpen mania hutsa, BEGITAN HARTUa naukazu eta
18
Hiltzailea berriketa gutxirekin baitzebilen, zeregin ANKERRAri gustua harturik nonbait.
19
Hiltzailea berriketa gutxirekin baitzebilen, zeregin ankerrari gustua harturik NONBAIT.
20
Abertzaleak gobernutik kendu eta abertzaletasuna ahultzeko eta LOHITZEKO.
21
Zaharrak, kopetilun, begirada galdua zeukan ZORUKO OHOLTZAN.
22
Ikaraldi batek INARROSI zuen Teresa, oihu egin zuen.
23
Gorputzaldi txarra zeukan, buruan zama handia, ALDARTE txar-txarra.
24
Garagardoaren mikatza ZINTZURRETIK behera lerratu bitartean...
25
Zulo nazkagarri honetan LOKAMUTSek loa eragozten didate.
26
HARRI ETA ZUR gelditu nintzen, burua galduta ...
27
Aho zabalik geratu zen, ARESTIko berbera zen eta
28
niri ere AMUZKI erakargarri jarri didazue eta, sei mila arrazoi ...
29
SENAK esaten dit aurkitu dudala bila nenbilen gizona.
30
Aspaldiko partez etorkizuna LAUSOTU samar ikusi arren, biak galtzeko arriskua zeukan.
31
EKINAREN EKINEZ argazki sorta polita egitea lortu zuen.
32
EROMENera ailegatuak, amaigabeak ziruditen ikara gozoek astindurik ...
33
Geroago izatea ez dio axolarik, ez baituzu kezkatuta egoteko ZIOrik.
34
Zain zegoen gizonaren ALDAMENEKOA ez zela emakume bat izango, mutil gazte bat baizik.
35
Atseginez hartu zuen gaueko giro freskoaren FEREKA.
36
Zoritxarrez haren gainean dakiena HUTSAREN HURRENGOA da.
37
Igoaldiak iraun bitartean, ahalegindu zen bere TANKERA hobetzen.
38
DEUS ez esateagatik, haren irudi xarmangarria besterik ez.
39
KATRAMILA galanta! Azkenean burua egurastea erabaki zuen.
40
Lortzen ez bazuen, halere, ez zen POTROJORRAN egoteagatik izango!
41
Ilehoria herenegun EHORTZI zuten Miarritzen.
42
Gizon txaparroak isilik segitu zuen, MUGIGAITZ, itsasora begira marmarka.
43
Zer txosten eta txosten ondo! UTIKAN! - oihu egin zuen.
44
LIPAR batean isilik egon zen, lipar batean soilik, zalantzak baztertu arte.
45
baina ezin zuen mataza askatu, ezta hurrengo pausoa ZERTU ere.
46
Gero esamesak ere AHOZ AHO ibili ziren bolada batean.
47
Zalantzaz beteta nagoela, ZIRIA SARTU zidan susmoa daukat.
|