EGUZKI SISTEMA
Eguzki sistema Esne Bide izeneko galaxia sistema batean dago. Eguzkia, eta haren inguruan biraka dabiltzan astro guztiek osatzen dute: sateliteak, planetak, asteroideak,...
Eguzkia lurretik gertuen dagoen izarra da. Gure planetan bizia egoteko ezinbestekoa den argia eta bereo igortzen ditu.
Egunez, oso argi bizia igortzen duenez, gainerako izarrak ezin dira ikusi. Gauez soilik ikus daitezke, eta oso txikiak direla ematen du, lurretik oso urrun baitdaude.
Zortzi planetak osatzen dute eguzki sistema. merkurio dago eguzkitik gertuen. haren ondoren Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno eta Urano daude, eta denen urrunen, Neptuno.
Planetek eguzkiaren inguruan itzuli oso bat egiteko ematen duten ibilbideari orbita esaten zaio.
Gizakiak Lurra planetan bizi gara. Lurrak esfera forma du.
Lurrazalaren zati bat solidoa da (kontinenteak) eta beste bat likidoa (ozeanoak).
Ilargia lurraren satelitea da. Eguzkiaren argia isladatzen duelako egiten du disdira zeruan. Planeta guztiek ez dute satelite kopuru bera. Batzuek, hala nola Jupiterrek, bat baino gehiago dituzte. Beste batzuek, esaterako Artizarrak, ez dute bakar bat ere.