JD1. HiztegiaVersion en ligne Jack Destripatzailearen arrastoa. 1.zatiko hiztegia. par Cristina Mujika 1 Lekaioarekin eta guzti ZALGURDI dotore batean zihoan dama eder batek eraman ninduen. a bizikleta zahar b auto c zaldi-karro d itsasuntzi 2 Londres deituriko hiriburu handira, eurek London deitzen dioten urbe ESKERGA horretara. a moderno b txiki c polit d erraldoi 3 Pertsona adinekoa, serioa baina zintzoa, langilea eta BIHOZBERA, horrelaxe omen zen gizona. a bihotz txarrekoa b bihotz onekoa c bihotz gaixorik d bihotz gabekoa 4 Jan ezak zerbait, gose TANKERA daukak eta. Sukaldariari eskatu eta hark emango dik mokaduren bat. a gutxi b handia c usaina d itxura 5 Botila bat atera zuen TIRADERATIK eta tragoxka luzea eman zion berriro aulkian eseri ondoren. a kajoitik b hozkailutik c sukaldetik d armairutik 6 Hirugarren ahateari hasi berria nintzen lumak ERAUZTEN. a orrazten b kentzen c garbitzen d tindatzen 7 Nire gauzak bildu eta berehalaxe nengoen prest, eta ni baino lehen Lech Gorria, horrek nirea baino fardel txikiagoa ATONDU baitzuen. a ekarri b eraman c prestatu d erosi 8 Gurpilen gainean jarrita eta zaldi OTZAN batek ahal zuen moduan arrastaka zeramana. a sinple b handi c txiki d itsusi 9 Jauna zalgurdi ziztrin hartan eserita zihoan bitartean, gu ALDAMENEAN gindoazen oinez. a behean b gainean c barruan d alboan 10 Jende ANDANAk ez baitzion kasurik ere egiten gure zaldi otzanaren ibilbideari. a gehien b gutxi c mordo d gutxien 11 Argi HITS ETA LARU batek erdi itzalpetan uzten zuen tabernaren zati handi bat. a ahul eta hori b forte eta gogor c beltz d koloredun 12 … hasten zen astapotro hura edan eta edan, eta laster batean ARRAS HORDITZEN zen. a dena botaka b apur bat mozkortzen c guztiz mozkortzen d guztiz goitika 13 Sartzera zihoan batekin TALKA EGIN zuen eta bera eta emakumea muturrez aurrera jausi ziren. a topo egin b salto egin c hitz egin d zapaldu 14 Inoiz baino ron gehiago edan zuelako, GONBITALARRIA sartu zitzaion eta kalerantz joan zen ziztu bizian. a negarlarria b kakalarria c txislarria d okalarria 15 Thomas tabernariari buruan joka hasi zitzaion nonbaitetik hartutako PALATZAR batez. a pala handi b pistola c pala txiki d lanabes 16 Harrituta geratu nintzen, uste bainuen barkatu egingo ziola ERRIETA EGIN edota zigorra jarri ondoren. a bronka bota b jo c salatu d kale gorrian utzi 17 Guztion aurrean jasandako umilazioak zertxobait BERATU egin zuen haren bihotz gogorra. a baretu b gogortu c bigundu d apurtu 18 Horrela jausi zen Whitechapeleko auzo DEITORAGARRIra emagalduen ofizioaren konplitzera. a interesgarri b barregarri c txalogarri d negargarri 19 - Lasai, lasai, bakea behar dugu hemen – saiatzen zen beste bat istilua BARETZEN. a ahazten b lasaitzen c orekatzen d gogortzen 20 Egia baita mediku batek anatomiako EZAUPIDE handiak dauzkala. a lagun b esapide c ezagun d ezaguera 21 Seguru hiltzailea bere SARRASKIAri hasiera ematera zihoala juxtu Diemshutz patiora sartu zenean … a festa b triskantza c ebakuntza d denborapasa 22 ELDARNIOAK nozitzen zituelarik, eta burutik dezente hasi omen zen joaten. a sukar-ametsak b ajeak c logurak d amesgaiztoak