Euskal LiteraturaVersion en ligne Literaturari buruzko galderatxoak par Cristina Mujika 1 Pedro Agerre Azpilkueta, benetako izena zeukana, nola ezagutu dugu? a Orixe b Axular c Lizardi 2 Nor izan zen Itun Berria euskaratu zuen lehen idazlea? a Leizarraga b Etxepare c Axular 3 Linguae vasconum primitiae, nork idatzi zuen? a Axularrek b Leizarragak c Etxeparek 4 Axular, nola ahoskatzen dute Iparraldean? a Axular b Atzular c Atsular 5 Gero-ren 2.zatiak Gero, bi partetan partitua eta berezia izenburua du? a Ez! Hauxe da benetako izenburua. b Bai, jakina! c Ez dakit. 6 Euskarazko lehen liburu inprimatua, 1545ean izan al zen? a Ez, 1455ean izan zen. b Bai. c Ez dakit. 7 Joana III.a Albretekoak, Nafarroako erreginak, Itun Berria euskara zezala eskatu zion Kalbinismora konbertitu zen euskal idazleari…Nori? a Etxepareri b Axularri c Leizarragari 8 Kresala ohitura-eleberriak nekazarien giroa eta Garoa-k arrantzaleen bizitzaren gorabeherak kontatzen ditu. a Ez! Aldrebesa da. b Bai, jakina! c Ez daukat ideiarik. 9 Ikasi ditugun idazleen artean bi kazetari lanetan ibili zirela esan genuen, nortzuk ziren? a Lizardi eta Orixe b Kirikiño eta Lauaxeta c Arretxe eta Uribe 10 1919an Euskaltzaindiaren lehendabiziko lehendakaria eta euskal akademiaren sortzaile nagusia nor zen? a Txomin Agirre b R. Mª de Azkue c Koldo Mitxelena 11 Abarrak ipuin laburren bildumaren idazle bizkaitarra nor zen? a Kirikiño b Lauaxeta c Kirmen Uribe 12 1936ko gerra aurreko olerkari belaunaldiko hiru kide nagusien izenak … a Etxepare, Axular eta Leizarraga b Meabe, Orixe eta Lizardi c Orixe, Lauaxeta eta Lizardi 13 Atxilotuta edo arazo politikoak izan zituztenak ondorengoetatik zeintzuk izan ziren? a Orixe, Lauaxeta eta Arretxe b Orixe, Atxaga eta Saizarbitoria c Lauaxeta, Mitxelena eta Orixe 14 Orixeri heriotza-zigorra ipini ondoren 30 urteko kartzelaz kommutatu zioten eta Lauaxeta frankistek Gasteizko hilerrian fusilatu zuten, egia al da? a Egia da b Aldrebes da! c Ez bata ez bestea! 15 Bihotz-begietan XX. Mendeko lerkien liburua, nork idatzi zuen? a Lauaxetak b Lizardik c Gabriel Arestik 16 Zergatik atxilotu zuten Lauaxeta olerkaria? a Francoren aldekoek ulertzen ez zutelako (ezer) b Liburu erotikoak idazten zituelako c Gernikako bonbardatua bisitatzera kanpoko kazetari batzuk zeramatzalako 17 Esteban Urkiaga bazen... a Orixe b Lauaxeta c Lizardi 18 Jose Mari Agirre bazen ... a Orixe b Lauaxeta c Lizardi 19 Nikolas Ormaetxea bazen ... a Orixe b Lauaxeta c Lizardi 20 Koldo Mitxelenaren libururik ezagunena ... a Diccionario Vasco-Español-Francés b Gero c Fonética Histórica Vasca 21 Nork lortu zuen “bere burua euskalduntzea” Francok jartzen zituen oztopoei aurre egiten? a Etxeparek b Gabriel Arestik c Bernardo Atxagak 22 Ehun metro filmaren jatorrizko liburua zein idazlek sortu zuen? a Jon Arretxek b Lauaxetak c Ramón Saizarbitoriak 23 Nortzuek jaso dute Espainiako Literatur Saria? a Uribe eta Saizarbitoriak b Atxaga eta Uribek c Atxaga eta Saizarbitoriak 24 Ostegunak Liburuaren idazleak Euskal Filologian doktore gradua duela egia al da? a Bai! b Ez! c Bai zera! 25 Bidaiak eta horietan bizi izan dituen gertaerei buruz idazten duen idazle basauriarra a Kirmen Uribe b Mitxelena c Arretxe 26 Bilbao-New York-Bilbao sortzailearen izen-abizenak... a Miren Agur Meabe b Kirmen Uribe c Bernardo Atxaga 27 19 kamera liburuaren idazleak Ostegunak ere idatzi zuen. Nor da? a Jon Arretxe b Lauaxeta c Lizardi 28 Noren omenez egin zen Donostiako kulturunea? a Koldo Mitxelenaren omenez b Gabriel Arestiren omenez c Lizardiren omenez 29 Nork dauka kristalezko begi bat? a Miren Agur Meabek b Gabriel Arestik c Kirmen Uribek 30 Nork argitaratu du liburu bakar bat bizirik zegoen bitartean? a Orixek b Lizardik c Kirikiñok 31 Nor izan zen Euskal Etnograforik garrantzitsuena? a Mitxelena b Barandiaran c Orixe 32 Ikasi ditugun idazleetatik batzuek Santutxun kaleren bat daukate, eta beste baten izena darama Txurdinagako ikastola batek, zeintzuk? a Santutxun kale daukatenak RM Azkue eta Barandiaran dira eta Txurdinagako ikastolakoa Lauaxeta bada b Santutxun kale daukatenak Mitxelena eta Barandiaran dira eta Txurdinagako ikastolakoa Kirikiño bada c Santutxun kale daukatenak RM Azkue eta Barandiaran dira eta Txurdinagako ikastolakoa Kirikiño bada