Fluidoak (D)Version en ligne Fluidoei eta bere ezaugarriei buruzko galdera batzuk. par nadia al chaarani 1 Solidoak: Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Bolumen finkoa daukate. b Gatzarekin ikusten den bezala, ontziaren forma hartzen dute. c Partikulen arteko loturak sendoak dira, atomoak leku finkoetan kokatzen dira. d Indar handia eginez gero, konprimi daitezke. 2 Likidoak: Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Bolumen finkoa daukate. b Fluidoak dira. c Beti hartzen dute ontziaren forma. d Barneko partikulak ez daude solidoenak bezain loturik eta horrexegatik konprimi daitezke. 3 Gasak: Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Bolumen finkoa daukate. b Fluidoak dira. c Ontziaren forma hartzen dute eta hedatzen dira. d Barneko partikulen arteko loturak oso ahulak dira eta horrexegatik konprimi daitezke. 4 Gorputzek uretan kanpoan baino pisu a handiagoa daukate. b txikiagoa daukate. 5 Bultzada a Likidoek egindako indar bat da. b Lurrak egindako indar bat da. c Atmosferaren airearen masak egindako indarra da. 6 Arkimedesek indar honen ezaugarriak aurkitu zituen a Indar grabitatorioa b Presio atmosferikoa c Bultzada 7 Zergatik geratzen da bentosa itsatsita? a Kola bota dugulako. b Barneko hutsak tiratzen duelako. c Kanpoko aireak bultzatzen duelako. 8 Uraren ezaugarri baten bidez, intsektu batzuk uraren gainean ibiltzeko gai dira. Ezaugarri hori deitzen da: a Ur-mintza b Gainazal-tentsioa c Ur-tentsioa 9 Lastotxo batekin edaten dugunean Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Likidoa presio txikiko lekutik presio handiko lekura mugitzen da b Aireak bultzatuta igotzen da ura c 6 metroko lastotxo batekin ere edan daiteke 10 Irudian agertzen diren likidoak: a Nahastuko dira denbora nahikoa itxaroten badugu b Nahiz eta goilara batekin irabiatu, sei geruza agertuko dira berriro c Ez dira nahasten, dentsitatearen arabera ordenatuta geratzen dira 11 Dentsitatea kalkulatzeko ekuazio hau erabiltzen da a dentsitatea = masa / bolumena b dentsitatea = pisua / bolumena c dentsitatea = masa / azalera 12 Arrautza botilan sartzeko arrazoi nagusia hau da a Oxigenoa bukatzen da eta barneko presioa jaisten da b Poxpoloak piztuta dauden bitartean barneko airea hedatzen da beroagatik eta barneko presioa jaisten da c Arrautza berotzen da eta biguntzen da 13 Sua itzaltzen denean a Likidoa igotzen da edalontziaren barnean presio atmosferikoagatik b Likidoa igotzen da edalontziaren barnean oxigenoa bukatzen delako c Ez da ezer gertatzen 14 Irudian ikusten den kasuan a Ura ez da erortzen gabitate-zero gune batean gaudelako b Denborarekin uraren pisuak tapa askatuko du eta ura eroriko da c Ura ez da erortzen presio atmosferikoagatik 15 Bultzadak a Norabide bertikala eta goranzko noranzkoa dauzka b Noranzko bertikala eta goranzko norabidea dauzka c Norabide bertikala eta beheranzko noranzkoa dauzka 16 Bultzada ezaugarri hauen menpe dago: Aukeratu erantzun bat edo gehiago a Likidoaren dentsitatea b Murgildutako gorputzaren dentsitatea c Murgildutako bolumena d Grabitatea 17 Itxurazko pisua esaten diogu a Dinamometroak neurtzen duen pisuari b Murgilduta dagoen gorputz baten pisuari c Kilogramotan neurtzen den pisuari 18 Itxurazko pisuaren ekuazioa honelakoa da a Itxurazko Pisua = Benetazko Pisua - Presio Atmosferikoa b Itxurazko Pisua = Masa - Bultzada c Itxurazko Pisua = Benetazko Pisua - Bultzada 19 Irudian agertzen den ekuazioa magnitude honena da a Bultzada b Itxurazko pisua c Presio atmosferikoa 20 Gorputz batek flotatzen duenean a Pisua > Bultzada b Pisua = Bultzada c Pisua < Bultzada 21 Gorputz bat hondoratzen denean a Pisua > Bultzada b Pisua = Bultzada c Pisua < Bultzada 22 Presio atmosferikoa handiagoa da a Donostian b Everesteko tontorrean c Bietan berdina da 23 Espazio hutsean, nola ikusten du ura astronauta batek? a Esfera bat ikusten du b Ontziaren arabera, horrela ikusiko du ura 24 Datu hauek kontuan hartuta a Izotzak flotatzen du uretan b Izotzak flotatzen du alkoholean c Izotzak ez du flotatzen ez uretan ez alkoholetan 25 Edalontzi huts bat uretan ahoz behera sartzen badugu, zer gertatuko da? a Uretan sartu bezain pronto, edalontzia urez beteko da b Edalontzia ez dago hutsik eta ura ez da sartuko. Urak ezin du hartu jadanik aireak hartu duen lekua. c Oso sakon sartzen badugu, ura sartuko da edalontzian 26 Presio atmosferikoa a Lurraren indar grabitatoriak sortutako presioa da b Atmosferako airearen pisuak sortzen duen presioa da c Tona bateko harri batek egiten duen presioa da