Gorputz biguna, luzanga, zilindrikoa, eta eraztunetan banatua. Hankarik ez dute. Badira bai lehorrekoak eta bai uretakoak.
Bururik gabeko animaliak dira, eta gorputza arantzaz edo plaka gogorrez estalia dute. Itsasokoak dira.
8 hanka artikulatuak; Gorputzean zefalotoraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenarik gabeak dira.
10 hanka artikulatuak; Gorputzean zefalotoraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenadunak dira (4 antena).
Gorputza poroz estalia dute eta itsas hondoan finko bizi dira.
Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (ez zaie antzematen), masa biszerala eta oina (txikia, aizkora formakoa). Bi piezako maskorra dute.
6 hanka artikulatuak; Gorputzean burua, toraxa eta sabelaldea bereizten dira. Antenadunak (2 antena), aho espezializatua, bi begi handi konposatuak eta zenbait begi bakun dituzte.
Gorputz biguna, zaku formakoa, eta ahoa garroz inguratua. Espezie gehienak itsasokoak dira.
Gorputz biguna, luzanga eta zapala dute. Espezie gehienak parasitoak dira, baina badaude uretakoak aske bizi direnak.
Gorputz biguna eta zilindrikoa, mehea, ez dute eraztunik. Uretan eta lehorrean aske bizi dira, baina espezie batzuk parasitoak dira.
Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (oso garatua), masa biszerala eta oina (nahiko handia). Pieza bakarreko maskorra dute (barea salbu).
Hanka artikulatuak, asko dituzte; Gorputza luzanga, enborra eta burua bereizten dira. Antenadunak dira (2 antena).
Gorputz bigunak hiru atal ditu: burua (oso garatua, bi begi handi dituzte), masa biszerala luzatuta eta oina (garro bilakatuta ahoaren inguruan). Ezaugarri nagusia bentosadun garroak dituztela buruan.
PLATIHELMINTEAK
ARTROPODOAK MIRIAPODOAK
PORIFEROAK
NEMATODOAK
MOLUSKUAK GASTEROPODOAK
ARTROPODOAK INTSEKTUAK
ARTROPODOAK ARAKNIDOAK
MOLUSKUAK ZEFALOPODOAK
ARTROPODOAK KRUSTAZEOAK
ANELIDOAK
EKINODERMOAK
KNIDARIOAK
MOLUSKUAK BIBALBIOAK