Connectez-vous
Créer jeu
Types de jeux
Centre d'aide
Game Pin
News
Premium
Créer jeu
Connectez-vous
Tous les jeux
Jouer Test
Imprimer Test
Fluidoak (D)
Egilea :
nadia al chaarani
1.
Solidoak:
A.
Bolumen finkoa daukate.
B.
Gatzarekin ikusten den bezala, ontziaren forma hartzen dute.
C.
Partikulen arteko loturak sendoak dira, atomoak leku finkoetan kokatzen dira.
D.
Indar handia eginez gero, konprimi daitezke.
2.
Likidoak:
A.
Bolumen finkoa daukate.
B.
Fluidoak dira.
C.
Beti hartzen dute ontziaren forma.
D.
Barneko partikulak ez daude solidoenak bezain loturik eta horrexegatik konprimi daitezke.
3.
Gasak:
A.
Bolumen finkoa daukate.
B.
Fluidoak dira.
C.
Ontziaren forma hartzen dute eta hedatzen dira.
D.
Barneko partikulen arteko loturak oso ahulak dira eta horrexegatik konprimi daitezke.
4.
Gorputzek uretan kanpoan baino pisu
A.
handiagoa daukate.
B.
txikiagoa daukate.
5.
Bultzada
A.
Likidoek egindako indar bat da.
B.
Lurrak egindako indar bat da.
C.
Atmosferaren airearen masak egindako indarra da.
6.
Arkimedesek indar honen ezaugarriak aurkitu zituen
A.
Indar grabitatorioa
B.
Presio atmosferikoa
C.
Bultzada
7.
Zergatik geratzen da bentosa itsatsita?
A.
Kola bota dugulako.
B.
Barneko hutsak tiratzen duelako.
C.
Kanpoko aireak bultzatzen duelako.
8.
Uraren ezaugarri baten bidez, intsektu batzuk uraren gainean ibiltzeko gai dira. Ezaugarri hori deitzen da:
A.
Ur-mintza
B.
Gainazal-tentsioa
C.
Ur-tentsioa
9.
Lastotxo batekin edaten dugunean
A.
Likidoa presio txikiko lekutik presio handiko lekura mugitzen da
B.
Aireak bultzatuta igotzen da ura
C.
6 metroko lastotxo batekin ere edan daiteke
10.
Irudian agertzen diren likidoak:
A.
Nahastuko dira denbora nahikoa itxaroten badugu
B.
Nahiz eta goilara batekin irabiatu, sei geruza agertuko dira berriro
C.
Ez dira nahasten, dentsitatearen arabera ordenatuta geratzen dira
11.
Dentsitatea kalkulatzeko ekuazio hau erabiltzen da
A.
dentsitatea = masa / bolumena
B.
dentsitatea = pisua / bolumena
C.
dentsitatea = masa / azalera
12.
Arrautza botilan sartzeko arrazoi nagusia hau da
A.
Oxigenoa bukatzen da eta barneko presioa jaisten da
B.
Poxpoloak piztuta dauden bitartean barneko airea hedatzen da beroagatik eta barneko presioa jaisten da
C.
Arrautza berotzen da eta biguntzen da
13.
Sua itzaltzen denean
A.
Likidoa igotzen da edalontziaren barnean presio atmosferikoagatik
B.
Likidoa igotzen da edalontziaren barnean oxigenoa bukatzen delako
C.
Ez da ezer gertatzen
14.
Irudian ikusten den kasuan
A.
Ura ez da erortzen gabitate-zero gune batean gaudelako
B.
Denborarekin uraren pisuak tapa askatuko du eta ura eroriko da
C.
Ura ez da erortzen presio atmosferikoagatik
15.
Bultzadak
A.
Norabide bertikala eta goranzko noranzkoa dauzka
B.
Noranzko bertikala eta goranzko norabidea dauzka
C.
Norabide bertikala eta beheranzko noranzkoa dauzka
16.
Bultzada ezaugarri hauen menpe dago:
A.
Likidoaren dentsitatea
B.
Murgildutako gorputzaren dentsitatea
C.
Murgildutako bolumena
D.
Grabitatea
17.
Itxurazko pisua esaten diogu
A.
Dinamometroak neurtzen duen pisuari
B.
Murgilduta dagoen gorputz baten pisuari
C.
Kilogramotan neurtzen den pisuari
18.
Itxurazko pisuaren ekuazioa honelakoa da
A.
Itxurazko Pisua = Benetazko Pisua - Presio Atmosferikoa
B.
Itxurazko Pisua = Masa - Bultzada
C.
Itxurazko Pisua = Benetazko Pisua - Bultzada
19.
Irudian agertzen den ekuazioa magnitude honena da
A.
Bultzada
B.
Itxurazko pisua
C.
Presio atmosferikoa
20.
Gorputz batek flotatzen duenean
A.
Pisua > Bultzada
B.
Pisua = Bultzada
C.
Pisua < Bultzada
21.
Gorputz bat hondoratzen denean
A.
Pisua > Bultzada
B.
Pisua = Bultzada
C.
Pisua < Bultzada
22.
Presio atmosferikoa handiagoa da
A.
Donostian
B.
Everesteko tontorrean
C.
Bietan berdina da
23.
Espazio hutsean, nola ikusten du ura astronauta batek?
A.
Esfera bat ikusten du
B.
Ontziaren arabera, horrela ikusiko du ura
24.
Datu hauek kontuan hartuta
A.
Izotzak flotatzen du uretan
B.
Izotzak flotatzen du alkoholean
C.
Izotzak ez du flotatzen ez uretan ez alkoholetan
25.
Edalontzi huts bat uretan ahoz behera sartzen badugu, zer gertatuko da?
A.
Uretan sartu bezain pronto, edalontzia urez beteko da
B.
Edalontzia ez dago hutsik eta ura ez da sartuko. Urak ezin du hartu jadanik aireak hartu duen lekua.
C.
Oso sakon sartzen badugu, ura sartuko da edalontzian
26.
Presio atmosferikoa
A.
Lurraren indar grabitatoriak sortutako presioa da
B.
Atmosferako airearen pisuak sortzen duen presioa da
C.
Tona bateko harri batek egiten duen presioa da