Txiki
Mat
Euskal hezkuntzari planteatutako erronketako bat azalpenak eta ulermena garatzeko baliabide kopuru eskasa da, eta hori, matematika bezain ikasgai konplexuetan, arazo bat suposatu dezake. Lehen hezkuntzan hasitako ikasketa prozesua: gehiketak, kenketak, buruketak… ikasketen amaierararte ageri dira eta garai horretan ikasgaiarekiko sortutako harremanak garrantzi handia izango du etorkizunean. Horregaitik, ikasle guztien beharrak asetzeko gai de webgune bat sortzeko beharra komunikatu dute irakasleek, eta enpresa honek eskaerak kontuan hartuta, zenbakiak beste ikuspuntu batetik aurkeztea bilatzen du. Kasu askotan hizkuntza, laguntzeko oztopo bat izan daiteke etxean (gurasoek ez dutelako menperatzen edo beste hizkuntza batean ikasi zutelako), beraz, horreri aurre egiteko azalpenak eta laguntzak bermatzea da proiektu honen helburua.