Créer jeu
Jouer Test
1. 
Informazioa gehitu nahi denean zein antolatzaile erabiliko dugu?
A.
Halaber
B.
Lehenik eta behin
C.
Baita
D.
Baina
2. 
Esaldi honetarako antolatzaile egokia hautatu: .... gaur goizean, gizon bat atxilotu dute Eibarren
A.
Lehenik eta behin
B.
Antza denez,
C.
Halere,
D.
Dena dela,
3. 
Zein motatako antolatzaileak dira honako hauek: baina, halere, dena dela, dena den, hala eta guztiz ere...
4. 
Txokolatezko olozko gailetak egitea oso erraza da! ----osagai guztiak neurtu behar dituzu: 200 g olo eta 100 ml olio. ---- Arrautza bat hartu, eta bol batera bota, eta honi olioa eta azukrea gehitu. .... guztiak nahastu masa trinko bat lortu arte. ---- gehitu oloa eta nahi izanez gero, bi kutxarakada kakoo hauts. ---- nahastu guztia berriz ere.---- eman masari nahi duzun forma --- sartu labean 200ºC 15 minutuz. ---- kontuz! Tamaina handiko gailetak badira, baliteke denbora gutxiagorekin balio izatea!
A.
1. lehenik eta behin 2. ondoren 3. gero 4.ostean 5.hori amaitutakoan, 6. Bukatzeko,
B.
1.lehenik eta behin 2.ondoren 3. ostean 4. baina 5. bukatzeko 6.gero
C.
1.lehenik eta behin 2.ondoren 3.ostean 4.ondoren 6. gero
D.
1.lehenik eta behin, 2. horrez gain, 3. amaitzean, 4. ostean, 5.ondoren 6.Bukatzeko
E.
1. Hasteko 2. ondoren 3.ostean 4. ondoren 5. era berean 6.amaitzeko
5. 
Zeintzuk dira arrazoia aditzera emateko antolatzaile zuzenak?
A.
Aipatu beharra dago...
B.
Aitzitik
C.
Zeren eta
D.
Legez
6. 
Aukeratu hutsunea betetzeko hitz egokia: Gaur ez naiz ikastolara joan, ----- bihar irakasleak galdutako azalpenak azalduko dizkit.
A.
Orduan
B.
Berriz
C.
Areago
D.
Hori dela eta,
E.
Horregatik,
7. 
AITZITIK zein antolatzaile mota da?
A.
Indartzea
B.
Kontrakotasuna
C.
Ideiak berriak txertatzeko
D.
Ondorioa
8. 
LAIN edo LEGEZ bezalako antolatzaileak noiz erabiltzen ditugu?
A.
Kontrakotasun esaldietan
B.
Ordena adierazteko
C.
Ziurtasuna adierazteko
D.
Parekidetasuna adierazteko
9. 
Idatzi hurrengo esaldiko antolatzailea zein den eta zein motatakoa den: Ordenagailu hori merkeagoa da; beste honek, ordea, memoria gehiago dauka.
10. 
esan zeintzuk diren HAATIK antolatzailearen sinonimoak eta zein talderi dagokion.
A.
Sinonimoak: arren / berriz / dena den / halere Taldea: Adibideak emateko
B.
Sinonimoak: arren / berriz / dena den / halere Taldea: lekukotasuna adieraztekoak
C.
Sinonimoak: arren / berriz / dena den / halere Taldea: Kontrakotasuna adieraztekoak
D.
Sinonimoak: arren / orobat / dena den / halere Taldea: kontrakotasuna adieraztekoak
11. 
Esan honako antolatzaile hauek zein taldekoak diren: osterantzean, are gehiago, batez ere, funtsean
12. 
Esan esaldi honetan erabiltzen den antolatzailea egokia den edo ez: Eraman hau berehala etxera. Osterantzean, ama haserretuko da.
A.
Ez, osterantzean antolatzailea ideia berriak txertatzeko erabiltzen da
B.
Bai, zuzena da.
C.
Ez, osterantzean antolatzailea ordena adierazteko da.
D.
Ez, osterantzean antolatzailea ondorioak adirazteko erabiltzen da.
13. 
Aukeratu esaldi honetarako bait- partikula egokia: Berandu iritsi ginen, nire lagunak autobusa galdu -----
A.
bait zuen
B.
baizuen
C.
bait zen
D.
baitzuen
14. 
Aukeratu hutsunerako antolatzaile egokia: Gelako ordezkariek hainbat gaien inguruan eztabaidatu dute, ---- , azterketa egunak nola antolatu.
A.
hala nola,
B.
kasu,
C.
hots,
D.
alegia,
15. 
Zerrenda honetatik esan zeintzuk diren ziurtasuna adierazteko antolatzaileak: jakina, bederen, aitzitik, seguru asko, baliteke, behinik behin, ziurrenez,, zer esanik ez