Créer une activité
Jouer Test
1. 
Nola deritzo ordenagailuaren hardwareari instrukzioak ematen dizkion programari?
A.
Sistema egilea
B.
Programa operatiboa
C.
Programa eragilea
D.
Sistema eragilea
2. 
Zer dira aplikazio informatikoak?
A.
Beste programa batzuk egiteko balio duen programa multzoa
B.
Eguneroko lanak errazten edo hobetzen dituzten programak
C.
Erabiltzailearekin komunikatzeko ordenagailura konektatzen diren kanpoko gailuak
D.
Ordenagailuek funtzionarazten dituzten programak
3. 
Windows, Linux eta Android, zeren adibideak dira?
A.
Aplikazio informatikoak
B.
Programazio-lengoaiak
C.
Sistema eragileak
D.
Programazio-softwarea
4. 
EZ da programazio-lengoaiaren adibidea:
A.
Windows
B.
Java
C.
C++
D.
Visual Basic
5. 
Markatu erantzun hauetatik zein EZ den programa informatikoa:
A.
Ordenagailuen mikroprozesadoreak
B.
Programazio-softwarea
C.
Sistema eragileak
D.
Aplikazio Informatikoak
6. 
Nola deitzen zaio, ordenagailuak exekutatuta, lan bat betetzen duen instrukzio multzoari?
A.
Interfaze grafikoa
B.
Periferiko informatikoa
C.
Hardwarea
D.
Programa informatikoa
7. 
Markatu programazio softwareari buruzko baieztapen OKERRA:
A.
Beste programa batzuk egiteko balio duten programa informatikoek osatuta dago
B.
Erabiltzaile gehienen eguneroko lanak errazten dituzten programa informatikoak dira
C.
Soilik programazio-lengoaian idatzitako aginduak ulertzen dituzte
D.
Microsoft Visual Studio, Xcode eta Eclipse adibideak dira
8. 
Nola deritze fitxategiak antolatu eta gordetzen dituzten sistema eragileen elementuei?
A.
Banagailuak
B.
Programak
C.
Karpetak
D.
Aplikazioak
9. 
Gaur egungo sistema eragileek bi lan aldi berean egitea ahalbidetzen dute...
A.
Multiplataforma sistemak direlako
B.
Multierabiltzaile sistemak direlako
C.
Monoataza sistemak direlako
D.
Multiataza sistemak direlako
10. 
Fitxategiaren adibide bat da...
A.
Testu-dokumentua
B.
Argazkia
C.
Bideoa
D.
Gainontzeko erantzun guztiak zuzenak dira
11. 
Ordenagailuek informazioa...
A.
Fitxategi gisa gordetzen dute
B.
Memoria gisa gordetzen dute
C.
Karpeta gisa gordetzen dute
D.
Irudi gisa gordetzen dute
12. 
Markatu erantzun OKERRA:
A.
Jolasen programa eta testu-prozesadorea sistema eragileen adibideak dira
B.
Sistema eragileak ordenagailuko atal fisiko bakoitzari agintzen dio noiz eta zer egin behar duen
C.
Erabiltzailearentzat benetan erabilgarriak diren programak aplikazio informatikoak dira
D.
Hardwarearen funtzionamendu koordinatuak aplikazioak ibiltzea ahalbidetzen du
13. 
Markatu baieztapen zuzena:
A.
Sistema eragilerik gabeko ordenagailua soilik modu lokalean dabil (Interneteko konexiorik gabe)
B.
Sistema eragilearen betebehar bat informazioa antolatzea da
C.
Sistema eragilea ordenagailuaren hardwarearen ezinbesteko atala da
D.
Gainontzeko erantzun guztiak zuzenak dira
14. 
Nola deritzo teknikoki sistema eragilearen pantailari?
A.
Erabiltzailearentzako interfaze grafikoa
B.
Erabiltzailearentzako testu-interfazea
C.
Ikonoa
D.
Fitxategien karpeta
15. 
Markatu erabiltzailearentzako interfaze grafikoari buruzko baieztapen zuzena:
A.
Bere kalitatea ez da garrantzitsua ordenagailuarekin modu erosoagoan edo eraginkorrean lan egiteko
B.
Pantailan testua idatziz ordenagailuarekin komunikatzea ahalbidetzen du
C.
Erabiltzailea eta ordenagailua elkarrekin konektatzea ahalbidetzen du
D.
Sistema eragile zaharrenetan erabiltzen zen
16. 
Soilik zein sistema eragile dago instalatuta Apple enpresak fabrikatutako ordenagailuetan?
A.
Linux-a
B.
Mas OS-a
C.
Windows-a
D.
Android-a
17. 
EZ da smartphonetan eta tabletetan erabiltzen den sistema eragilearen adibidea:
A.
IOS (Apple)
B.
Windows (Microsoft)
C.
Android (Google)
D.
Mac OS (Apple)
18. 
'Open source' sistema eragilearen adibide bat:
A.
Windows-a da
B.
Linux-a da
C.
Mac OS-a da
D.
Gainontzeko erantzun guztiak zuzenak dira
19. 
Nola deitzen zaie barrutik nola eginda dauden aztertu eta aldatu ere egin ditzakegun programei?
A.
Kode pribatuak
B.
Kode aldakorrekoak
C.
Kode irekikoak
D.
Gainontzeko erantzunetatik bakar bat ere ez da zuzena
20. 
EZ da Windows sistema eragilearen ezaugarri bat:
A.
Kode irekiko sistema eragilea da
B.
Edozein ordenagailu eramangarri edo mahaigainekoan instala daiteke
C.
Garatzen duen enpresak hardware fabrikatzaileei eta interesatutako erabiltzaileei saltzen die
D.
Microsoft enpresak garatu du