Créer jeu
Jouer Relier Colonnes

Materialak hautatzea

Konposta bahetzea

Materialak erregulartasunez botatzea

Materialak hasieran botatzea

Materialak birrintzea

Material zurkararekin egindako oinarri bat jartzea

Konposta ateratzea

Adarrekin edo lastoarekin egindako oinarri bat jarri behar da, 10 eta 15 zentimetro arteko lodierakoa, konpost-ontziaren barnean airea ibiltzea errazteko eta sartu berri diren materialak trinkotzea saihesteko.

Bahe edo galbahe bat erabilita, konposta eta deskonposatu gabe dauden materialak bereizi behar dira. Bahearen argi-tamaina 0,5 eta zentimetro 1 artekoa izatea komeni da. Zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta finagoa izango da konpostaren testura. Bahetutako konposta produktu egonkorra da: zenbat eta luzeagoa izan ontze-denbora, orduan eta egonkorragoa izango da produktua.

Konposta egiteko prozesuaren iraupena 4 eta 6 hilabete artekoa da. Denbora hori igarotakoan, konposta eginda dagoela egiaztatu behar da eta atera, beheko aldetik, pala bat erabilita.

Aurretik nahastuta dauden materialak botatzen hasiko gara, proportzio honetan: freskoen bi zati eta lehorren bat. Lehenbiziko aldiz betetzean, gutxieneko kantitate bat ziurtatu behar dugu, erdiari dagokiona, nahiz eta onena bolumen osoaren bi heren den.

Hurrengo egunetan, material desberdinak botako ditugu, materia hezearen kantitatea lehorraren kantitatearen bikoitza izaten saiatuta. Ez badugu material lehorrik, paper edo kartoi zatikatua erabil daiteke, tintarik gabea. Material berria zaharrarekin nahasiko dugu, eta material hezeenak (janari-hondarrak, adibidez) material lehorrarekin estaliko ditugu, edo ongi lurperatuko ditugu, fruta-euliak ugaritzea saihesteko eta tenperatura-baldintza egokiei eusteko. Konposta oso lehor badago, ura bota diezaiokegu hezeago egoteko, baina inoiz ez putzuak sortzeraino.

Konposta errazago egingo da, materialen tamaina 5 eta 10 zentimetro artekoa bada. Horretarako, inausteko guraizeak edo aizkora erabili behar dira, hondakin zurkarak badira, eta bai birringailu bat ere.

Konpost-ontziaren bi heren bete material egokiak eta askotarikoak botata, azken konposta aberasteko.