Créer jeu
Jouer Test
1. 
HIZTEGIA. Zenbaki A, Brekin era zehatzez zati daitekenean, zera esaten da:
A.
A, Bren zatitzailea dela.
B.
A eta B zatigarritasun propietatea dutela.
C.
B, Aren multiploa dela
2. 
Aurreko kasuan ere:
A.
A, Bren multiploa dela.
B.
B, Arekin zatigarria da.
C.
B bakarrik du zatigarritasun propietatea.
3. 
Bi zenbaki zatigarritasun propietatea duten ala ez asmatzeko, probarik labur eta ziurrena zera da:
A.
Ea biak bakoitiak ala bikoitiak diren aztertzea.
B.
Asmatu txikiaren multiplo zerrenda.
C.
Zatitu handia zati txikia.
4. 
Zenbaki baten zatitzaile kopurua ...
A.
Beti 2 dira.
B.
Infinitoak dira.
C.
Kopuru aldakorra, baina beti mugatua.
5. 
Zenbaki baten multiplo kopurua ...
A.
Beti 2 dira.
B.
Infinitoak dira
C.
Kopuru aldakorra, baina beti mugatua.
6. 
Zenbaki "primoa" edo lehena izateak, zera esan nahi du:
A.
Bi zatitzaile baino gehiago daukala.
B.
Zatitzaile bat ere ez daukala.
C.
Bakarrik zenbaki bera eta 1 ditu zatitzaile.
7. 
Bost zifratako zenbaki bat, ea 3ren multiploa den ala ez asmatzeko, zein da biderik arinen eta egokiena?
A.
Zenbaki hori zati 3 zatitu eta emaitza aztertu.
B.
Haren zifra guztiak gehitu eta begiratu ea 3ren multiploa den.
C.
Haren zifra guztiak gehitu eta begiratu ea bakoitia ala bikoitia den.
8. 
Zenbaki oso pilo biderkatzen ditugunean, emaitzaren ikurra asmatzeko ARAUA zera da:
A.
Banan banan biderketak egingo ditugu amaiera arte.
B.
Nahiz positiboak, nahiz negatiboak kontatuko ditugu eta faktore kopurua bikoitia bada, positiboa; bakoitia izatekotan, negatiboa.
C.
Bakarrik negatiboak kontatuko ditugu eta kopuru hori bikoitia bada, positiboa; bakoitia izatekotan, negatiboa.
9. 
Zenbaki osoen berreketak egiterakoan, zera gertatzen da:
A.
Oinarria positiboa bada eta berretzailea zenbaki bakoitia, emaitza negatiboa izango da.
B.
Berdin dio nolakoa den oinarria; berretzailea bakoitia denean, emaitza BETI negatiboa da.
C.
Oinarria negatiboa denean eta berretzailea zenbaki bakoitia, emaitza negatiboa izango da.
10. 
Berreketak laburtzeko, zera aplika daiteke:
A.
Edozein bi berreketa biderkatzen ari direnean, oinarriak biderkatu eta berretzaileak batu egiten da.
B.
Oinarri berdineko berreketak biderkatzen dituguanean, emaitza berretzaileak batuta eta oinarri berdinekoa izango da.
C.
Oinarri berdineko berreketak biderkatzen dituguanean, emaitza berretzaileak kenduta eta oinarri berdinekoa izango da.
11. 
Zenbaki baten erro karratua asmatzeko, zera arrazoitzen dugu:
A.
Erro barrukoa zati 2 zatitzen dugu.
B.
Erro barrukoa ematen duen karratua idazten da.
C.
Asmatzen dugu zer zenbakik karratura erro barrukoa ematen duen eta hori (ber 2 gabe) da.
12. 
Zenbaki negatibo baten erro karratua topatzen dugunean ...
A.
Egiten dugu era normalez baina soluzioa bakarrik negatiboa izango da.
B.
Egiten dugu era normalez eta, beti bezala, bi soluzio ditu: bata positiboa eta bestea negatiboa.
C.
Ez dauka soluziorik.