Créer jeu
Jouer Devinette
[Audio-pista]

Egiten da etxean, egiten lanean / egiten da zeozer behar dugunean.

[Audio-pista]

Ez beteta hobe da gehien-gehienean / hustu egiten baita betetzen denean.

[Audio-pista]

Gure izaeraren ispilu, islada / berez etor daiteke ohi duen gisara.

[Audio-pista]

Bestetan geuk ekartzen dugu, baina hara! / Osoago izaten da betetzen ez bada.

[Audio-pista]

Esan dut dela gure izaera zati / hurbilaraz dezake dagoena urruti.

[Audio-pista]

Ezinezko zaiguna ematen badaki / gaiztoa izan leike, ez da ona beti.

[Audio-pista]

Ez dugu beti leku bereko jarduna / une etsienetan daukagun laguna.

[Audio-pista]

Sarri lotan gaudela etortzen zaiguna / esna gaudela ere egiten duguna.