Créer jeu
Jouer Devinette
[Audio-pista]

Inork maite ez duen zera hau zer ote da? / Eraman ta ekarri daitekeena bera

[Audio-pista]

etxetik kalera zein kaletik etxera / erraz sartzen zaiguna ta nekez atera.

[Audio-pista]

Gure lagunen etsai ta etsaien lagun / daukanak begietan omen du ezagun.

[Audio-pista]

Baina ez dago argi hain argi daukagun / gugan sartzen den edo gugan daramagun.

[Audio-pista]

Kostatzen zaion arren gugandik joatea / desagertzen denean ahaztu ta bakea.

[Audio-pista]

Halere beti ez da gertatzen kaltea / batzutan komeni da pixkat izatea.

[Audio-pista]

Azaltzen da gutxien behar dugunean / etxe bakartian zein kale ilunean

[Audio-pista]

duda-mudak itotzen gaituen unean / dardarka jartzen gaitu sartzen zaigunean.