Créer jeu
Jouer Mots Croisés
1 Herri edo esatatu batek beste herri edo estatu batzuk menperatzen dituen egoera da. Inperialismoaren aroa deritzo, XIX. mendearen azken laurdenetik Lehenengo Mundu Gerrara europarrek mundua elkarbanatu zuten aldiari.
2 Kolonia batzuk antolatzeko era zen. Europarrek okupatu arren estatu gisa mantendu ziren. Adibidez, Maroko frantziarra edo India britainiarra. Hauetan bertako administrazioa eta gobernua mantendu ziren. Hala ere, metropoliak horren gaineko eragina mantentzen zuen.
3 Kolonia batzuren antolaketa zen. Herrialde independente batek, haien interes estrategiko edo merkataritza interesen ondorioz metropoliei alokatutako edo emandako lur eremuak ziren. Adibidez, Txinak potentzia kolonialei utzitako hainbat merkataritza porturen kasua.
4 Inperio koloniala konkistatzen duen herrialdea da. Inperialismoaren aroan metropoli nagusien artean kokatzen dira Britainia Handia eta Frantzia. Europatik kanpo AEBk eta Japoniak ere bere inperio kolonialak sortu zituzten.
5 Kolonia batzuen antolamendu forma zen. Jendeztatzeko koloniak ziren, britainiarrek horrela izendatu zituzten. Kolonoak indigenak baino gehiago ziren. Autogobernua lortu zuten metropoliaren mendean zegoena. Adibidez, Australia, Kanada edo Zeelanda Berria.
6 Britainiar armadaren zerbitzura zeuden indiar tropa indigenak ziren. 1857an matxinatu ziren Britainiako Ekialdeko Indietako Konpainiaren okupazioaren aurka.
7 Inperio batean konkistatutako lurraldeak ziren. Pluralean jarri.
8 Lurralde bat kolonizatzen zuen edo kolonia batean bizi zen pertsona da.
9 Frantziaren kolonia izan zen. Afrika iparraldean kokatua. Frantziako probintzia bezala antolatu zuten.
10 Afrikaners ere deituak, jatorri Holandarreko nekazariak ziren, El Cabo inguruan kokatu zirenak XVII. mende erdialdean. Kalbinistak eta arrazistak ziren eta jatorrizko aborigenak beren lurretatik bota zituzten.
3
7
2
5
4
1
10
8
6
9