Créer une activité
Jouer Test
1. 
Non kokatu ahal ditugu atal hauek? Ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste mehea heste lodia eta uzkia.
A.
Digestio guruinetan.
B.
Digestio hodian.
C.
Arnasbideetan.
2. 
Prozesu hauetatik, zein gertatzen da hestegorrian?
A.
Elikadura boloa garraiatzen da.
B.
Elikagaien ur gehiena xurgatzen da.
C.
Karbono dioxidoa kanporatzen da.
3. 
Zein da epiglotisari buruzko esaldi zuzena?
A.
Laringean dago.
B.
Jaten eta edaten dugunean ixten den balbula da.
C.
Trakearekin lotuta dago.
D.
Aurreko hirurak zuzenak dira.
4. 
Faringea urdailarekin lotzen duen hodia da.
A.
Hestegorria
B.
Laringea
C.
Trakea
5. 
Behazuna jariatzen duen guruina da.
A.
Urdaila
B.
Pankrea
C.
Gibela
6. 
Bihotzaren zatiak...
A.
Itsua, kolona eta ondestea dira.
B.
Aurikulak eta bentrikuluak dira.
C.
Globulu zuriak, globulu gorriak eta plasma.
7. 
Zirkulazio handian...
A.
Odola bihotzetik organoetara doa.
B.
Odola bihotzetik biriketara doa.
C.
Odola biriketatik bihotzera doa.
8. 
Hondakin substantziak urarekin nahasten direnean, zer sortzen da?
A.
Gorotzak.
B.
Izerdia.
C.
Gernua.
9. 
Zer gertatzen da arnasbeheran? (Irakurri ondo)
A.
Diafragma erlaxatzen da.
B.
Diafragma uzkurtu egiten da.
C.
Birikak airez bete eta puztu egiten dira.
D.
Birikak txikitu eta hustu egiten dira.
10. 
Zer gertatzen da heste mehean?
A.
Mantenugaiak xurgatzen dira.
B.
Epiglotisa ixten da.
C.
Elikadura boloa sortzen da.
11. 
Non gertatzen da gasa trukatzea?
A.
Bronkioetan.
B.
Birika albeoloetan.
C.
Diafragman.
12. 
Zeintzuk dira odolaren osagaiak?
A.
Plaketak, globulu zuriak eta globulu gorriak.
B.
Globulu gorriak, plasma eta globulu gorriak.
C.
Odol zelulak eta plasma.
13. 
Nondik kanporatzen da izerdia?
A.
Azaleko poroetatik.
B.
Uretratik.
C.
Dermisetik.
14. 
Non sortzen da gernua?
A.
Gernu maskurian
B.
Giltzurrunetan
C.
Uretran
15. 
Zer dira birika albeoloak?
A.
Zakutxo txikiak.
B.
Odol hodiak.
C.
Guruin mota bat.
16. 
Nola deitzen dira giltzurrunetatik ateratzen diren hodiak?
A.
Kapilarrak.
B.
Uretrak
C.
Ureterrak.