Créer une activité
Jouer Relier Colonnes

Zazpi urtez etxeki dizut gizona hilik ganberan, egunaz lur hotzian eta gaiaz bi besuen artian; zitru urez uzkutzen nizun astian egun batian, astian egun batian eta ostirale goizian

Goizian goizik jaiki ninduzun espusa nitzan goizian; bai eta zetaz ere beztitu ekia jelki zenian; etxeko andere zabal ninduzun eguerdi erdian; bai eta alarguntsa gazte ekia sartu zenian

Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazut buria; ala dolutu ote zaizu eneki espusaitza? Ez, ez, ez ditadazu dolutu zureki espusaitza, ez eta ere doluturen bizi nizano lurrian

Nik banizun maitetto bat mundu ororen isilik, mundu ororen isilik eta Jinko Jaunari ageririk; buket bat igorri ditadazut lili arraroz eginik, lili arraroz eginik eta erdia pozoaturik