Créer jeu
Jouer Test
1. 
Zergatik da Euskara irla bat?
A.
Sailkaezina delako
B.
Familiarik ez duelako
C.
Bere sustraiak ezezagunak direlako
D.
Aurreko guztiak zuzenak dira
2. 
Indoeuroparrak etorri baino lehenagoko hizkuntza da Euskara
A.
Egia
B.
Gezurra
3. 
Geure hizkuntzaren jatorriari buruz teoria ugari daude. Azken urteotako joerak dio...
A.
Iberikoan egon daitekeela jatorria
B.
Genetikan egon daitekeela
C.
Herri idoeuroparretan egon daitekeela
D.
Hizkuntza kaukasiarretan egon daitekeela
4. 
TUBALISMOAk defendatzen zuen...
A.
Ez dago horrelako teoriarik
B.
Tubalek sortutako hizkuntza dela
C.
Iberiar penintsulako hizkuntzarik zaharrena zela Euskara
D.
Babel dorreko hizkuntzetako bat zela Euskara
5. 
Teoria honen arabera, garai batean Iberiar penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntzaren azken aztarna litzateke, erromatar konkistarekin Pirineoetaraino murriztu eta bildu zena.
A.
Euskara eta Iberikoa
B.
Euskara eta na-dene hizkuntzak
C.
Aita Barandiaranek zioen hori.
D.
Euskara eta hizkuntza kaukasiarrak
6. 
Antzekotasunik aurkitu bazituzten ere, ezinezkoa izan zen ahaidetasun frogatzea, hizkuntza kaukasiarrak bi multzotan banatuta daudelako (hegoaldekoak eta iparraladekoak), eta hauek, era berean, azpimultzotan bereizten dira. Lehenego oinarri komun bat egin beharko litzateke, eta gero horren eta protoeuskararen konparazioa egin. Horrek K.a. V-VI milurteraino eramango gintuzke, eta hor zaila da ezer frogatzea
A.
Euskara eta Iberikoa
B.
Euskara eta na-dene hizkuntzak
C.
Aita Barandiaranek zioen hori.
D.
Euskara eta hizkuntza kaukasiarrak
7. 
EUSKARAZKO LEHEN LEKUKOTASUNAK
A.
Akitania eta Baztan inguruetan aurkitutako erromatarren garaiko hilerrietakoak ditugu (I-III. mendea):sembe (seme), anderexo (andereño) , cison(gizon).
B.
Okzitania eta Pirineo inguruetan aurkitutako erromatarren garaiko hilerrietakoak ditugu (I-III. mendea):sembe (seme), anderexo (andereño) , cison(gizon).
C.
Akitania eta Pirineo inguruetan aurkitutako erromatarren garaiko hilerrietakoak ditugu (I-III. mendea):sembe (seme), anderexo (andereño) , cison(gizon).
D.
Akitania eta Pirineo inguruetan aurkitutako erromatarren garaiko hilerrietakoak ditugu (I). mendea):sembe (seme), anderexo (andereño) , cison(gizon).
8. 
“Likine abulor´auna ekien bilbiliar´s/em”.
A.
Euskaraz idatziriko testurik zaharrena izan daitekeena
B.
Euskara Batuan idatziriko esaldirik zaharrena.
C.
Protoeuskaran idatziriko testurik zaharrena izan daitekeena
D.
Indoeuskaran idatziriko testurik zaharrena izan daitekeena
9. 
Deba, Nerbioi, Ultzama, Zegama, Lezama, zilar...
A.
Zeltiar hizkuntzetatik datoz.
B.
Latinetik datoz.
C.
Germaniar hizkuntzetatik datoz.
D.
Indoeuroparrek ekarritako hitzak dira.
10. 
lege, errege, jende, eliza, gurutze...
A.
Latinekoak ditugu
B.
Zeltiarrak ditugu
C.
Arabierakoak ditugu
D.
Iberikoak ditugu.
11. 
atorra, izara, gutun, azoka, alkate, alkandora...
A.
Arabieratik zuzenean hartuak
B.
Arabieratik zuzenean hartuak ez badira ere, ondoko erromantzeen eraginez hartutakoak dira
C.
Zeltiarrak ditugu.
D.
Iberikoak ditugu.
12. 
“Guec ajutuezdugu” (ez dugu laguntzarik) “Izioqui dugu” (piztu dugu)
A.
“Donemiliagako Glosak”( San Millan de la Cogollako monastegian daude).
B.
Orain arte idatzitako esaldirik zaharrenak XI.mendekoak dira
C.
Latineko dokumentuetan idatzitako apunte batzuk dira.
D.
Aurreko guztiak egiak dira.