Trastornoan kokatzen diren pertsonak, multzoetan baino continuum batean kokatu behar dira. Komunikazio zailtasunak, erantzun desegokiak edo erantzunik ezak, adiskidetasuna lortzeko gaitasun eskasak... maila oso bestelakoetan antzeman izan dira.
Hizkuntzaren adierazpen eta ulermenaren nahasketa da, lenguaiaren eskurapean oinarritua dagoena. Disfasia jasaten duten haurrak, zailtasunak dituzte hizkuntza ulertu eta hitz egiteko, komunikaziorako keinuak erabiliz.
Funtzionalaren kasuan, ahotsa zaintzea izango litzateke esku-hartze eraginkorrena. Organikoen kasuan, gomendagarria da hainbat osasunaren profesionaletara jotzea, laringearekin edota ahots kordeekin zerikusiko arazoetan ezaguera gehiago baitaukate.
Herentziazkoa: Genetikoa, familian aurrekariak daudenean. Jaio aurretikoak: Haurdunaldietan emandako arazoengatik gehienetan. Jaio unekoak: Erditzean arazoak daudenean (o2 falta, jaiotza goiztiarra…) Jaio ostekoak: Gaixotasun edo infekzioen ondorioz (meningitis, otitis kronikoa…) Eroapen Gorreria: Erdiko edota kanpoko belarrian ematen den lesioa da, zerbaitek , tapoiak edota infekzioak, entzumena galaraziz. Gorreri Sentsoriala: Barne belarrian edo barraskilo barnean, nerbio-bidean hain zuzen, ematen den lesioa da. Honek entzumena guztiz eragozten du. Kasu hauetan garrantzizkoa da detektatzea noiz gertatu den kalte hori, horrek zehaztuko baitu hizkuntza ikasteko teknika bat edo beste aukeratzea.
Dislexia lexikoa baldin bada, irakurtzen ikasteko metodo globala gomendatzen da, irudiak erabiliz, non, irudiaren izena edota kontzeptua adierazten den. Bide globala minduta baldin badago aldiz, entzumenezko bidea eraginkorragoa bilakatuko da (bideoak, musika, soinuak e.a).
Anomalia neuromotore bat gertatzen denean ematen da, non burmuineko zati batean lesio bat gertatzen den (nerbio sistema zentralean). Anomalia hau, haurraren garapenaren lehen aldietan zein azkenengoetan eman daiteke. Arazoa iraunkorra eta sendaezina da. Paralisien kasuan, beste gaixotasun batzuk ez bezala, ez da progresiboa ezta erregresiboa ere. Gaixoak ez du bizitzan zehar aldaketa handirik jasango, beti ere bere garunaren plastikotasunaren arabera. Garuneko lesio hau ez da ez hereditarioa ezta ebolutiboa ere, honekin batera beste arazo mota batzuk ager daitezkeelarik, esaterako, pertzepzioan, afektibitatean eta maila sentsorialean.
Fonemen ahoskatze nahasketari deritzo. Fonema zehatzak ahoskatzeko zailtasunean antzematen da, soinuen alterazioetan islatuz. Arazo honen jatorria, ahoskatze organoen erabilpen ezegokian dago.
Garapenezkoak edo ebolutiboak: Hizkuntza ikaskuntzaren prosezuaren lehen etapan ematen da, non, haurra ez da gai imitazioz fonema bat modu egokian errepikatzeko. Audiogenoak edo entzunezkoak: Entzumen urritasunean du bere zergatia. Haurra ez duenez soinua ondo entzuten, antzekotasuna duten fonemak erabiliko ditu kasuan. Funtzionalak: Hizkuntza organoen funtzionamendu ezegokiagatik ematen da, organo osuntsuak izanik, ez dira ondo erabiltzen. Ohikoenak r,g,l…dira. Organikoak: Disglosia: Hizkuntza organoetan malformazio edota alterazioen ondorioz ematen den pronuntziazio ezegokiari deritzo. Disartria: Garuneko zentro neuronalak kaltetuak izanik, hizkuntzarako organo motoreetan eskasiak ematen dira, hizkuntza zailtasunak sortuz.
Beti bezala, hizkuntzaren profesionalei deitu beharra daukagu, logoterapia eta psikoterapia batuz, ez baitugu ahaztu behar, nahasketa honen faktore nagusi bat afektibitatea dela.
Funtzionalak: Ahotsa gaizki erabiltzeagatik ematen da, abeslarietan, haurretan, nodulu edota polipoen ondorioz… Organikoak: Ahotsarekin loturiko organoetan lesioak daudenean ematen da, ahots asaldurak sortuz.
Klonikoa: Diskurtsoa ematen ari den bitartean gertatzen diren silaba edota soinuen errepikapena, muskuluen uzkurdura txikien ondorioz eratorritakoak. Tonikoa: Diskurtsoarekin hasi baino lehen ematen den mututasun edo blokeoari deritzo, hasierako espasmoa gainditzeko esfortzu handia egin behar delarik. Mistoa: Aurreko biak konbinatzean ematen da, bai diskurtsoarekin hasi baino lehen, zein bitartean. Aurpegiko muskuluen uzkurduraren ondorioz sortzen dira.
Eskola eremuan gure esku dauden esku-hartzen, adaptaziozkoak edota laguntzazkoak dira, honako gomendioak aplikatzen direlarik; Kontaktu bisuala mantentzea (bata bestearen aurrean eseriz) Atentzioa deitzeko kontaktu fisikoa erabili. Hizketaldiarenn sekuentzia eta txandak errespetatu: Deitu, itxaron, kontaktua.
Kausazkoak: Ebolutiboa: Arrazoia ez da argia. Txikitatik eratortzen da. Jasotakoa: Jaiotzezkoa, istripu baten ondorioz eragina, edota burmuineko lesio baten ondorioz. Kognitiboak: Fonologikoa: Inoiz entzun ez dituen hitzak irakurtzeko zailtasuna. Superfiziala edo ikusizkoa: Irakurketa mantsoa silabaka irakurriz. Mistoa: Entzumen eta ikusmenezko arazoa.
Gure gizartean, normalean, haurtzaroan detektatu egiten da eta espektro honetan kokatzen diren pertsonek arazoak izan ditzakete, batez ere, beste pertsonekin erlazionatzeko, komunikatzeko eta bere burua adierazteko orduan. Sozializazio arazoak, aldaketen aurrean eta ezbeharren aurrean frustrazio ahalmen eskasak, errutinekin gehiegizko menpekotasuna, komunikazio gaitasun eta autonomiarako gaitasun eskasak izaten dituzte.
Entzuteko zailtasuna da, baita egunerokotasunean entzumen maila funtzionala ez denean ere. Entzumen urritasuna jasaten duten pertsonak, zailtasunak dituzte ahozko hizkuntzarekin, hau ondo eskuratu ez dutelako. Horretarako, hizkuntza ikasteko teknika ezberdinak erabili beharko dute, zeinu hizkuntza adibidez.
Irakurketaren eta idazketaren trastorno espezifikoa da. Umeak irakurketa-idazketa prozesua hasten denean agertzen da. Genetikoki jasotzen den zailtasun bat da, karga hereditario handia baitauka. Horregatik, zailtasun hau goiz detektatzea garrantzizkoa da, nahiz eta bizitza osoan mantentzen den trastornoa da. Zeinu grafikoak irakurtzeko zailtasuna izango litzateke beraz, lexikoa jasotzeko prozesuan, baita hitz idatziak identifikatzeko ere.
Garunaren estruktura entzefalikoetan ematen den kaltea da, pertsona baten bizitzan zehar, zein jaio baino lehenago eman direnak. Lesio hau garunak kontrolatzen dituen hainbat ataletan eragin dezake, esaterako, funtzionamendu kognitiboan, emoziolean, kontuktual edota fisikoan.
Indibiduoaren araberako tratamendu indibidualizatua erabili beharko da. Autismo maila altua dutenek eta ahozko komunikaziorako zailtasunak dituztenekin esaterako, PECS eta SPC sistemak asko erabiltzen dira, ARASAAC eskaintzen dituen piktoak adibidez, koadernoa, agenda eta tableta bezalako baliabideak erabiliz. Honetaz gain, beste gomendio batzuk ere praktikan jarri daitezke; Ikasgela arauak panel batean zehaztu. Elkarrekintza eta sozializazio egoerak sortu. Rol-play erabili egoerak antzezteko. Jarrera portaera arau desberdinak jorratzeko testuinguruak edo kasuak aurkeztu Musikoterapia…
Eskola eremuan, komunikazio sistema bidomadala gomendagarria izango litzateke, zeinuak eta ahozko hizkuntza konbinatzen duena.
Adierazpenekoa: Hitz egiteko garaian zailtasunak izatea eta horretarako mimika erabiltzen duenean. Idatzizkoa: Idatzizko adierazpenean akatsak egitean. Mistoa: Biak batera konbinatzen direnean.
Hitzak etengabe errepikatzegatik eta soinu edo silabak luzatzegatik ezaguna den hizkuntza arazo bat da, hitz egiteko jariakortasuna etetzen duen transtornoa, totelkeria ere deitzen zaio alegia. Hizkuntza sozialari atxikitutako arazoa da, hau da, disfemia hartzailearen aurrean ematen da, eta ez haurra bakarka egonik. Honegatik, disfemiaren osagai nagusi bat, afektibitatea dela esaten da.
Erangikorrena, kasu hauetan,espezialista batengana jotzea izango litzateke, esaterako logopeda. Gomendagarria da gehiegizko zuzenketak ez egitea eta esaldiak ez amaitzea, modu negatiboan eragin baitezakete haurretan.
Espasmotikoa: Gihar uzkurtuta edo gogorra esan nahi du. Giharra baldintza hauetan egotean mugimendua motela izaten da. Atetoxikoa: kontrolatu gabeko mugimenduak esan nahi du. Mistoa: Garun paralisi mota ezberdinen ezaugarriak dituzte. Ataxikoa: Mugimendu ez egonkor eta balantzatuak esan nahi du.
Hezkuntza eremutik aplikatu ditzakegun esku hartzeak, komunikazioari dagokionez behintzat, komunikazio sistema alternatibo eta handigarriak dira, aurrerago ikusiko ditugunak: Komunikazio sistema piktografikoak (KSP), Bliss, Rebus, Premack… eta nola ez, kurrikulumaren egokitzapena egitea ezinbestekoa izango da.
Ahotsarekin loturiko arazoa edota patologia da. Arazo honen jatorria, ahots-korden kalte organikoa edo funtzionala izan daiteke. Ez dugu afoniarekin konfunditu behar, honi, ahotsa erabat galtzeari egiten baitio erreferentzia.
Eskasi fisiko-motorea: Zutik mantzentzeko zailtasunak, oinez ibiltzeko zailtasunak eta gorputz atalen kontrolerako zailtasunak. Beste zentzumenak ere kaltetu daitezke, esaterako, gaitasun bisualean. Eskasia kognitiboak: Ikasteko zailtasunak azaltzen direnean, oroimena, atentzioa mantentzeko oztopoak, erabakiak hartzeko gaitasun kaltetua….Gure izaera konduktualaren kontrola galtzean alegia. Komunikazioaren asaldurak: Gaitasun fisiko eta kognitiboen kaltearen ondorioz sortzen dira. Gaitasun fisikoen kasuan, hitz egiteko eta ahozko komunikaziorako zailtasunak agertzen dira, eta kognitiboen kasuan, irakurketa idazketa prozesuan. Garun kalteen ondorioz askotan afasia agertzen da. Asaldura konduktual eta emozionalak: Nahasketa kognitiboen ondorioz sorturiko portaera arazoak ematen dira, inhibizioaren eskasia edo beharra hauen jatorria izanik.