Créer une activité
Jouer Test
1. 
Bidaian zehar jateko erositako 56 gominolak nire 5 lagunen artean banatu behar ditut. Bakoitzari gominola kantitate bera emateko aukera ba al dago, soberan gelditu gabe?
A.
Ez
B.
Bai
2. 
56 gominola ditudala kontuan hartuz eta denei kopuru bera banatu nahi baldin badiet. Gehienez zenbat eman diezaioketa bakoitzari? Zenbat geldituko dira soberan?
A.
11 gominola bakoitzari eta 2 geldituko dira soberan.
B.
11 gominola bakoitzari eta bakarra geldituko da soberan.
C.
11 gominola bakoitzari.
D.
12 gominola bakoitzari eta bakarra soberan.
3. 
56 gominola erosi dituzula kontuan hartuz, zenbat diru gastatu duzu gominola bakoitzak 0,75€ balio dituela jakinik?
A.
LXII euro.
B.
L euro.
C.
XLII euro.
D.
XXXXII euro
4. 
Gominolak erosiz neukan diruaren 1/4 gastatu dut eta edariarekin beste 1/3. Adierazi zatiki eran zenbat ditu sobratu zaidan.
A.
1/6 dut.
B.
3/18 dut.
C.
1/5 dut.
D.
2/5 dut.
5. 
Mikelek txikle luze baten 2/9 moztu du niretzat, eta Idurrek, 4/7. Txiklearen zer zati moztu dute guztira, zatikitan? Zer zatikik adierazten du Mikelek eta Idurrek moztutako zatikien arteko aldea?
A.
Txiklearen 6/9 moztu dute guztira. 2/9 da bi zatikien arteko aldea.
B.
Txiklearen 25/63 moztu dute guztira. 5/63 da bi zatikien arteko aldea.
C.
Txiklearen 6/16 moztu dute guztira. 2/2 da bi zatikien arteko aldea.
D.
Txiklearen 50/63 moztu dute guztira. 22/63 da bi zatikien arteko aldea.
6. 
Mikelek 66 txikle ditu eta txikle paketetan gorde nahi ditu. Pakete guztietan, kopuru bera gorde nahi badu, zenbat modutan egin dezake?
A.
5 modu desberdinetan egin dezake.
B.
6 modu desberdinetan egin dezake.
C.
4 modu desberdinetan egin dezake.
D.
7 modu desberdinetan egin dezake.
7. 
Mikelek dituen 66 txikle horiek, nola adieraziko zenituzke zenbaki erromatarren bitartez?
A.
LXVI
B.
CXVI
C.
LXII
D.
LVVI
8. 
Mikelek 66 txikleek 2,63€ balio dute. Zein kasutan du Mikelek txikleak erosteko nahiko diru?
A.
2€ko txanpon bat; 0,5€ko txanpon bat; 0,1€ko txanpon bat eta 0,01€ko 3 txanpon. Ez du ezer soberan izango.
B.
0,02€ko 163 txanpon. Ez du ezer soberan izango.
C.
1€ko txanpon bat; 0,5€ko 4 txanpon; 0,05€ko 2 txanpon eta 0,01€ko 3 txanpon. Ez du ezer soberan izango.
D.
0,5€ko 5 txanpon; 0,05€ko 3 txanpo; 0,02€ko txanpon bat eta 0,01€ko txanpon bat. Soberan 5 zentimo izango ditu.
9. 
1€ 0,8917 libra dira. Mikelen txikleek 2,63€ balio dutela kontuan hartuz. Zenbat libra ordainduko ditu? (2 hamartarrekin adierazi)