Saskibaloia jokaleku angeluzuzen batean bosna jokalariko bi taldek jokatutako kirola da. Helburua jokalekuaren alde banatan dauden bi tauletako batean 3 metroko garaieran iltzatutako 46 zentimetroko diametroko uztai batean baloia sartzea da, baloi hori eskuekin maneiatuz.
Jokaldi baten ikuspegi orokorra. Madison Square Garden, partidu bat hasi aurretik. Hormadi Elite eta FC Barcelonaren arteko partida. Txuri Urdin izotz jauregia. Izotz hockeya sei jokalariko bi talderen artean, izotz-pista batean eta irristailuen gainean jokatzen den kirola da. Kirol honetan, jokalariek puck izeneko kautxuzko disko bat gidatu behar dute jokalekuan barrena, stick izeneko makil luzeez baliaturik, jokaldiaren helburua aurkariaren atean diskoa sartzea izanik.
Badmintona Ingalaterran 1873an sortutako tenisaren antzeko kirola da, ohiko pilota erabili ordez, pilota erdi batez eta lumazko isats batez osatutako pilota hegalari bat erabiltzen duena. Indian jokatzen zen jolas bat hartu zen oinarri gisa.
Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. 250 milioi jokalarik praktikatzen dute munduko 200 herrialde baino gehiagotan, eta beraz munduko kirolik hedatuena da.