Créer jeu
Jouer Test
1. 
Ana Belen eta Laura bere laguna joan ziran, atzo goizean goiz, etxe ondoko parkera mendiko bizikletekin jolastera.
A.
Ana Belen eta Laura lagunak dira.
B.
Ana Belenek bizikleta bat du.
C.
Ana Belenek eta Laurak parkean jolastu zuten
2. 
Luisek eta Angelek musika talde bat sortu dute Laura eta Rociorekin. Luisek kitarra jotzen du, Angelek organo elektrikoa eta neskek abestu egiten dute. Laster lehen diska grabatuko dute “Udazkena horia da” izenekoa.
A.
Ume batzuek musika taldea sortu dute.
B.
Luisek kitarra jotzen du.
C.
Neskek abestu egiten dute.
3. 
Urtarrilak 5eko gauan, Luis goizetik oheratu zen eta lo egiten saiatu zen lortu barik. Gauerdia iritsi zen, ordu batak, ordu bat eta erdiak, ordu biak... Oso urduri zegoen. Hirurak jotzen entzun zuen... Eta lauretan lo geratu zen, bere eskaera Errege Magoei iritsi zaien jakin barik.
A.
Ume batek ezin du lorik hartu.
B.
Ume bat urduri zegoen errege Magoak etorriko zirelako.
C.
Luisek ez du Errege Magoetan sinisten.
4. 
Udan, nire auzokoa bere moto berriarekin auzotik zehar ibiltzen zen izugarrizko zarata eginez. Nire gurasoak berarekin hitz egitera joan ziren, eta zarata ezin zutela jasan esan zioten. Nire auzokoak motoaren eskape hodiari isilgailua jarri zion eta ordutik zaratak eta eragozpenak desagertu ziran.
A.
Ume batek moto berria du.
B.
Ume batek bere motoarekin molestatu egiten du eta auzokoak kexatu egiten dira.
C.
Ume batek motoarekin istripua du.
5. 
Nire aita liburu saltzailea zen, egun osoa ematen zuen errepidean, herriz herri eta hiriz hiri. Halako baten nekatu zen eta saltzaile lana utzi zuen. Orain, nik egunero jolastu dezaket berarekin eta ez asteburuetan bakarrik, lehengo moduan. Orain pozik dago eta gu ere.
A.
Aita batek saltzaile lana uzten du bere familiarekin egoteko.
B.
Aita bat saltzailea da.
C.
Aita batek hiriz hiri bidaiatzen du.
6. 
Malagako agure talde bat nire hiria bisitatzera etorri da. Gaztelua, eleiza eta parkea erakutsi die giak. Ondoren, hiriko kaleetatik ibili dira eta familikoentzako opariak erosi dituzte. Bazkaldu eta gero, autobusean montatu dira eta ikusitakoarekin oso pozik joan dira, barriro bueltatuko direla zin eginez.
A.
Agureak Malagakoak dira.
B.
Agure talde batek hiria bisitatzen du.
C.
Agureek gaztelu bat ikusi dute.