Créer jeu
Jouer Oui ou Non
Txartelak 1
Humboldt jakintsu alemana eusko-iberismoaren aurka egon zen.
Bai
Ez
Txartelak 2
Euskal-iberiera oso luzaroan onartua izan den teoria izan da.
Bai
Ez
Txartelak 3
Oraindik ez dago argi zergatik ez zen euskara desagertu erromatarren garaian.
Bai
Ez
Txartelak 4
Amazigh hizkuntza, euskara bezala, inguruko hizkuntzak baino beranduago agertu zen bertan.
Bai
Ez
Txartelak 5
Iberiar hizkuntzan aurkitu ziren idazkunetako idazkera ez zegoen euskararen laguntzarekin ulertzerik.
Bai
Ez
Txartelak 6
Euskara eta berberea lotzen dituen teoria ez da serioa, eta inork ez dauka kontuan.
Bai
Ez
Txartelak 7
"Euskal-iberiera" izeneko teoria euskara Kaukasoko hizkuntzekin zerikusia duela esaten duena da.
Bai
Ez
Txartelak 8
Euskararen eta georgieraren artean aurkitu diren antzekotasunek guztiz frogatzen dute bi hizkuntzak ahaideak direla.
Bai
Ez
Txartelak 9
Erromatarren garaian hirietan euskaraz hitz egiten zen, baina ez mendietan eta leku isolatuetan.
Bai
Ez
Txartelak 10
Berbereek amazigh esaten diote euren hizkuntzari, eta Afrikako iparralde guztian hitz egiten da, arabierarekin batera.
Bai
Ez
Txartelak 11
Nahiz eta Europako hizkuntzetan ergatiborik ez egon, beste munduko hizkuntza askotan erabiltzen da.
Bai
Ez
Txartelak 12
Froga ugari daude gaur egun euskara eta berberea lotzen dituztenak.
Bai
Ez
Txartelak 13
Oso idazkun gutxi utzi zituzten aitzinako iberiarrek.
Bai
Ez
Txartelak 14
Gaur egun indar handia duen teoria da euskara eta georgiera lotzen dituena, froga ugari daudelako horren alde.
Bai
Ez
Txartelak 15
Iberiar hizkuntza Afrikako iparraldean hitz egiten zen.
Bai
Ez
Txartelak 16
Hizkuntza iberikoa gaurko Espainia eta Frantziako mugen barruko lurraldeetan hitz egiten zen, erromatarrek latina ekarri zuten arte.
Bai
Ez
Txartelak 17
Amazigh hizkuntza kaukasokoa da.
Bai
Ez
Txartelak 18
Hizkuntzalari batzuek diotenez, euskara salbatzea “txiripa” hutsa baino ez zen izan.
Bai
Ez
Txartelak 19
Akitania erromatarrean hitz egiten zen hizkuntzak ez zuen euskararekin zerikusirik
Bai
Ez
Txartelak 20
Iberiar hizkuntzan aurkitu ziren idazkunak ondo ulertu ahal izan zuten euskararen laguntzarekin.
Bai
Ez
Txartelak 21
Berbereek amazigh esaten diote euren hizkuntzari, eta Afrikako iparralde guztian hitz egiten den hizkuntza bakarra da.
Bai
Ez
Txartelak 22
Euskararen eta georgieraren arteko ahaidetasuna baztertzeko arrazoi nagusia froga urritasuna da.
Bai
Ez
Txartelak 23
Gerhard Bähr hizkuntzalari alemanak Berlinen ikasi zuen euskaraz hitz egiten.
Bai
Ez
Txartelak 24
Gerhard Bähr hizkuntzalariak bultzada handia eman zion eusko-iberismoaren teoriari.
Bai
Ez
Txartelak 25
Iberiar idazkunak euskararen bidez ezin ulertzeak, eusko-iberismo izeneko teoria indartu egin zuen.
Bai
Ez
Txartelak 26
Badirudi inperioa erortzeak euskararen biziraupenari lagundu egin ziola.
Bai
Ez
Txartelak 27
Hizkuntza iberikoa gaurko Espainia eta Frantziako mugen barruko lurraldeetan hitz egiten zen, greziarrek grekera ekarri zuten arte.
Bai
Ez
Txartelak 28
Amazigh hizkuntza ere, euskara bezala, inguruko hizkuntzak baino lehenagotik dago bertan.
Bai
Ez
Txartelak 29
Euskaraz bezala, georgieraz ere ergatiboa erabiltzeak bultzada handia eman zion hizkuntza bien arteko loturaren aldeko teoriari.
Bai
Ez
Txartelak 30
Akitaniako idazkuneta "andere", "neskato", "sembe", "gizonbon", eta antzeko izenak aurkitzeak frogatzen du bertako hizkuntzak euskararekin zerikusia zuela.
Bai
Ez
Txartelak 31
Gaurko hizkuntzalariek ondo ulertzen dute zergatik ez zen euskara galdu.
Bai
Ez
Txartelak 32
Georgiera kaukasoko hizkuntza da.
Bai
Ez
Txartelak 33
Gerhard Bähr hizkuntzalaria eusko-iberismoaren teoriaren aurkakoa izan zen.
Bai
Ez
Txartelak 34
Iberieraz idatzitako idazkun horiek agertzen hasi zirenean, euskararen laguntzarekin uler zitezkeela pentsatzen hasi ziren jakintsuak.
Bai
Ez
Txartelak 35
XX. mendeko 20ko hamarkadan iberiar idazkera deszifratu zutenean, iberiar hizkuntzak euskararen antz handia zuela konturatu ziren.
Bai
Ez
Txartelak 36
Antonio Tovar hizkuntzalari espainiarra euskara eta georgiera lotzen zituen teoriaren aldekoa izan zen.
Bai
Ez
Txartelak 37
Duela bi mila urteko idazkun ugari aurkitu izan dira Akitanian.
Bai
Ez
Txartelak 38
Iberiar idazkunak euskararen bidez ezin ulertzeak, eusko-iberismo izeneko teoria ahuldu egin zuen.
Bai
Ez