Icon Créer jeu Créer jeu
Jouer Relier Colonnes

Urrutiko eltzea urrez, ailegatu eta lurrez.

Urrea esan eta urria eman.

Ulertzaile onari, hitz gutxi.

Urak bide eginen du.

Txepetx jaio eta miru izan nahi.

Txurrut bat, txurrut bi! Konturatzerako zilipurdi!

Txori kantariak bere burua salatu.

Umeak! Isilik oiloak pixa egin arte.

Txapelik handienak ez du buru hutsik betetzen.

Txerri gosetiak, ezkurrak amets.

Ura pasa eta gero, presa egin.

Umearen zentzuna, etxean entzuna.

Kanpoko gauza eta pertsonek etxekoek baino ospe gehiago izaten dute, baina askotan kontua besterik ez da izaten.

Oiloak pixik egiten ez duenez, umeek bakea eman beharko dute denbora luzez.

Garena baino gehiago izan nahi dugunean esaten da.

Aukerak momentu egokian aprobetxatu behar dira.

Lortu nahi dugun hori izaten dugu beti pentsamenduan.

Etxean ikusten duena barneratzen du umeak. / Ikusitakoa ikasteko joera daukagu.

Pertsona azkarrak ez du azalpen handirik behar gauzak gauzak ulertzeko.

Gehiegi hitz egiten denean erraza da hanka sartzea.

Esaten duguna eta benetan dena ez datoz beti bat. / Asko agindu eta gutxi ematen duenari esaten zaio.

Mozkorra konturatu gabe harrapatzen da.

Bururik gabe jokatzen dugunean egindako hutsak nabaritu egiten dira.

Urak beti aurkitzen du bere bidea. Gauzak bere onera etortzen dira beti.